Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langileen soldata bikoiztu egingo duela iragarri du Madurok

Maiatzaren Lehenaren bezperan onartu dute neurria. Elikadura-bonoen zenbateakoa ere handitu egingo dute.
Nicolas Maduro. Artxiboko argazkia: EFE
Nicolas Maduro. Artxiboko argazkia: EFE

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak jakinarazi du langileen soldata % 95ean handituko duela eta, langile publikoen kasuan, gorakada hori berehala ezarriko dutela.

Maiatzaren Lehenaren bezperan egin du iragarpena Madurok, telebista bidez emandako agerraldi batean. Venezuelak bizi duen "gerra ekonomikoan" herritarrak babesteko asmoz hartutako neurria dela esan du.

Soldata 392.646 bolivarretik 1.000.000 bolivarrera igaro da eta elikadura-bonoaren balioa 915.000 bolivarretik 1.555.500 bolivarrera igo dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X