Trumpek ostikoa eman dio Europari
Iranekiko harremanetan nahi duena egiteko eskubide osoa du Donald Trumpek. Baina ez du inongo eskubiderik berak hartutako erabakien ordaina beste herrialde batzuen bizkar gainera botatzeko. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) enpresa batzuek oso garesti ordainduko dute Trumpen erabakia. Adibidez, Boeingek, Iraneko aire konpainia zaharkitua berritzeko kontratua sinatu berri duenak. Airbus konpainia europarrak ere antzeko kontratua lotua du, eta horri ere eragingo dio. Eta gauza bera gertatuko da hainbat eta hainbat enpresa europarrekin, horien artean, euskal enpresekin.
Ondokoa da mekanismoa: Trumpek esan duenez, Iranekin negozioak egiten dituzten beste herrialde batzuetako enpresak zigortuko ditu, AEBko merkatutik botatzeko zigor handiak jarrita. Horrenbestez, enpresa batek bi aldiz gutxienez pentsatu beharko du Iranekin negozioak egitea, horrek AEBko merkatua itxi egingo diolako. Jar dezagun, AEBen negoziorik ez duen enpresa bat badela eta Iranekin negoziotan jarraitu nahi duela. Bada horretan ere arazoak lituzke, merkatu finantzario nazioarteko ia denak adarrak dituelako AEBko bankuetan edo dolarrari lotuta. Eta beraz, enbargo finantzarioen mehatxupean leudeke. Alegia, Trumpek ostikoa eman dio Iraini, baina ostikadarako ipurdia jarri duena Europa izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz