Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itunari eusten saiatuko dira Iran eta EB

Europaren jarrera argia da: europarrek ituna errespetatuko dute Iranek ere errespetatzen badu. Europako enpresek Iranekin negozioak egiten jarraitu ahalko dute, betiere AEBen isunen mehatxupean.

Europar Batasunari (EB) iritsi zaio Trumpek hartutako erabakietatik babesteko ordua, bai behintzat berari eragiten badiote. Zehazki esateko, EB saiatu behar da Trumpek Irango akordioa hausturarekin eragin behar dizkion kalteak saihesten. Atzo Iranekin akordioa sinatu zuten herrialdeetako —Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua— Atzerri ministroak elkartu ziren, Federica Mogherini Europako diplomazia burua aurrean zela. Gaur gauean, berriz, Europar Batasuneko goi agintarien bilera dago Balkanen auzia aztertzeko, baina mahai gainean izango dute Trumpek Iranekin zuen akordioa hautsi izana ere.

Europaren jarrera argia da: europarrek ituna errespetatuko dute Iranek ere errespetatzen badu… Beraz, Europar Batasunak babestu egingo du enpresa europarrek Iranen negozioak egiten jarraitzea. Arazoa da enpresa horiek Ameriketako Estatu Batuen (AEB) isuna jasoko dutela, eta gerta liteke enpresa horiek aukeratu beharrean egotea Iranekin edo AEBekin, bietako norekin, egin nahi dituzten euren negozioak. Europako enpresak Irandik joaten badira, irandarrek ez dute inongo interesik izango ituna errespetatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X