5 Izar Mugimenduak eta Iparraldeko Ligak Gobernu ituna adostu dute Italian
5 Izar Mugimenduak (M5S) eta Iparraldeko Ligak (LN) Gobernu Ituna adostu dute gaur, ostirala, Italian, eta pertsona migratzaileak aberriratzea eta "zerga bakarra", besteak beste, ezartzea onartu dute, Luigi di Maio M5Seko buruzagiak iragarri duenez.
Di Maiok, Facebookera igotako bideo batean azaldu duenez, itunaren inguruan botoa ematea deitu ditu militanteak. Horretarako, gaurko 20:00ak arte izango dute, Internet bidez.
Itunak 57 orri eta Gobernu programaren 23 puntu jaso ditu, lehen ministroa nor izango den zehaztu ez badute ere.
Itunean biek programetan agindu zuten gauza bat baino gehiago aurki daiteke, esaterako, pentsio legearen erreforma. Gainera, "100 kuota" ezartzea proposatu dute 2019tik aurrera indarrean sartzeko. Horren arabera, erretiroa 67 urterekin hartu beharrean, hiritarrek erretiroa hartu ahal izango dute adinaren urteak eta lanean emandakoak 100 batzen dutenean.
Gainera, beste aukera bat ere badago, 41 urte lanean eman eta gero erretiroa hartzea, adina gorabehera.
M5Sk gainera, hiritarren errenta ere sartzea lortu du, hau da, zailtasunak dituztenentzat 780 euro ematea hilean bakarrik bizi badira, gehienez bi urtez.
Epe horretan, errenta jasotzen dutenek lana bilatu beharko dute eta enplegu bulegoek emandako eskaintzak hiru aldiz errefusatu ahal izango dituzte, gehienez.

Matteo Salvini, duela gutxiko argazki batean. Argazkia: EFE
Neurria aplikatzeko, Europako erakundeekin elkarrizketa abiaraztea proposatu dute alderdiek, "Europako Funts Sozialak emandako diruaren % 20 erabiltzeko".
Era berean, zergak nabarmen jaistea aurreikusi dute, errenta guztien kasuetan, Ligak agindu zuen bezala. Ildo horretatik, zerga bakarra ezarri nahi dute enpresa, familia eta autonomoentzat, % 15-20 artekoa, baina ez dituzte zehetasunik eman.
Neurria aplikatzeko dirua "bake fiskala"ren onarpenetik lortuko lukete, hartutako kredituen eta zorra ordaintzeko beharraren arteko desoreka kentzeko,
M5Sek eta Ligak, horrela, bi neurri lotu dituzte, errenta eta zerga bakarra, nahiz eta ekonomialariek esan zuten bateraezinak zirela, zerga publikoa igoaraziko lukeelako, eta gaur gaurkoz % 130ean da.
Aldiz, programak ez ditu politikak aplikatzeko epeak zehaztu.
Zor publikoa murrizteko, Ligak eta M5Sek murrizketak eta austeritate politikak baztertu nahi dizute, susperraldia, barne eskaintza eta inbertsioak sustatzeko, horrela, "etxeetako eros-ahalmena" indartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.