Animaliak
Parisko animalien eskubideen aldeko elkarteek Lehen Mundu Gerran hildako animalien omenez oroitarria eraikitzeko eskaria egin diote Udalari. Talde hauek diote gerra horretan milaka eta milaka animalia hil zirela, zuzenean gerran parte hartzen ari zirela. Astoak erabakigarriak izan omen ziren lubakiak jaki eta botikez hornitzeko. Usoek mezu sekretu eta garrantzitsuenak eraman zituzten alde batera eta bestera. Zakurrek milaka zauritu eta galdutako soldaduak aurkitu zituzten. Zaldiek lan astunena egin zuten eta garraio tresna bikaina bihurtu, erregaia agortu zenean. Animalien aldeko erakundeek diote animali hauen jarduerak milaka eta milaka heriotza galarazi zituztela, eta beraiek gerra irabazteko ahaleginean zuzeneko parte hartzea izan zutela. Parisko Udalak ez du eskaria onartu, zinegotzi gehienen iritziz, animaliak eta pertsonak parean, maila berean, jartzea litzatekeelako hori.
Orain dela ehun urte animaliekiko jarrera eta animaliekin geneukan harremana ez ziren gaur egungoak. Animalia tresna hutsa zen, gizakion zerbitzurako genuen erreminta. Animaliek ez zuten sufrimendurik, indarrak agortu arte edo hil arte erabil zitezkeen; ondoren eman zekiokeen erabilera onena jatea zen.
Azken urteotan aldaketa handiak izan dira, denboraren hasieran hezi eta etxekotu genituen izaki hauekiko harremanetan. Tresna izatetik alboko edo lagun izatera pasa dira. Ikuluan edo atean lotuta edukitzetik sukaldera edo gelara lo egitera eraman ditugu. Hondarrak eta hondakinak jaten zituzten garai batean, gaur egun jaki eta edari bereziak dituzte. Albaitari batzuen zerbitzuak sendagile espezialisten parekoak dira. Animalia jabe batzuk zuzenean elkarrizketak izateko gai dira, kidetzat hartutako lau hankako lagunarekin. Bakarrik bizi diren pertsona askorentzat, sabaipera ekarritako zakurra edo katua inoiz etxekide izandakoak baino leialagoa eta maitagarriagoa izan litezke…
Baina animalia animalia da eta gizakiok pertsonak gara. Esan ohi da gure gizatasuna erakusten dugula animaliekiko harremanetan,animaliei ematen diegun tratuan. Gure balio etikoak gutxietsiko ditugu animaliei alferrikako sufrimendua eraginez gero, arrazoirik gabe jipoitu, zauritu edo nekarazten baditugu. Baina animaliek ez dituzte eskubideak. Eskubideak hartu-emanen oinarri eta ondorio dira, elkarlanean eta lankidetzan ari diren taldeen funtsa. Animaliek errespetua merezi dute izaki bizi gisa, askok eta askok, gainera, gure bizimodua nabarmen hobetzen dute, baina pertsona zenbaiten eraginez, animaliak gugana gero eta gehiago hurbildu ahala, gure esparruetan sartzen diren neurrian, etsipenez oroitzen gara animaliak animalia hutsak ziren garaiez.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.