Italiako egungo krisi instituzionala ez da beste bat
Astebete barru 3 hilabete beteko dira Italian hauteskunde orokorrak egin zituztela, eta herrialdea krisi instituzional eta politiko izugarri batean murgildurik dago oraindik. Aurretik ere izan dira arazoak presidentearen eta alderdi politikoen artean, baina gutxitan izan dira horrelakoak.
Italiako Konstituzioak lehen ministroa eta Gobernuko gainerako kideak onartzeko edo errefusatzeko aukera ematen dio presidenteari, eta aukera hori beste agintari batzuek ere baliatu dute orain baino lehen. Hala ere, aurrekoetan aukera horrek ez zuen okerrera egin eta auzia ministro aldaketa batekin konpondu zen.
Haatik, oraingo honetan ez dirudi arazoa hain erraz konponduko denik. 5 Izar Mugimenduak eta Ligak Paolo Savona proposatu dute Ekonomia ministro kargurako, eta horren apustu nagusia Italia eurotik ateratzea da. Sergio Mattarella presidentearen ustez, berriz, Europar Batasuneko sortzaileetako bat izanik, Italiak ezin dio arrisku horri aurre egin, eta beste bat proposatzea eskatu die, baina alderdi horiek ez dute onartu.
Egoera horren aurrean, Errepublikako presidenteak, Gobernua osatu ezin duela ikusita, Gobernu teknokrata bat sortzeko ardura eman dio Carlo Cottarelli 64 urteko ekonomialari eta Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohiari. Bi alderdiek dagoeneko esan dute ez dutela beste eskaintzarik onartuko Parlamentuan, eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dute.
2018ko martxoaren 4ko hauteskundeetan, Luigi Di Maioren 5 Izar Mugimenduak botoen % 32 eskuratu zituen. Mateo Salviniren Ligak, berriz, botoen % 17 jaso zituen, baina Silvio Berlusconiren Forza Italia eta Italiako Anaiak alderdiekin koalizioa egin ondoren, botoen % 37,4 bereganatu zituen. Dena den, azken galdeketen eta eskualde eta hiri eta herri askotako emaitzen arabera, Ligak gora egingo du nabarmen hurrengo hauteskundeetan, Europaren kontrako diskurtso erradikala egin eta Italiako demokrazia zalantzan jarri arren.
Ipar Ligak Forza Italiarekin eta zentro-eskuineko beste talde batzuekin aliantza sortuz gero, botoen % 40etik gora jaso eta gobernatzeko boto nahikoa lortuko lituzke. Gainera, Ipar Liga alderdi ultraeskuindarrarekin koalizio-gobernua sortzen saiatu izanak 5 Izar Mugimendua zigortu dezake, hautesleen zati handi bat ez zegoelako aukera horrekin ados.
Beraz, bi aukera daude Italian, eta egoera nabarmen aldatuko da azken erabakiaren arabera. Cotarelli babestuz gero, urtarrilean bozkatuko den Aurrekontu Legea ekarriko du. Gobernuak dimisioa emanez gero, berriz, hauteskundeak aurreratu eta abuztu ostean egingo dituzte.
(*) Imanol Butron Alonso, Zientzia Politikoetan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, EiTB-EHU Multimedia Komunikazio Masterreko ikaslea da eta eitb.eus-en dabil praktikak egiten.
Zure interesekoa izan daiteke
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.