Trumpek ez ditu lagunak eta etsaiak bereizten
Donald Trumpek sekulako krisi diplomatikoa sortzea lortu du. Antza denez, Trumpek erabaki du Ameriketako Estatu Batuek (AEB) ez dutela lagunen beharrik. Gainerakoan ezin liteke ulertu AEBren lagunak arerioak balira bezala tratatzea. G7a euren burua demokratikotzat zuten potentzia ekonomikoen elkartea da, edo beharbada elkartea zela esan beharko dugu. "Mendebaldeko mundua" deitzen dugun hori ordezkatzen dute. Trumpen jarrerak eraman du merkataritza gaietan zituzten desberdintasunez gain desberdintasun politikoak ere izatera.
Atzera egin beharra dago denboran, 2003. urtera arte, Washington eta bere aliatuen artean horrelako urruntze egoera bat aurkitzeko, Bushek Irak inbaditu zuen garaietara joan behar gara horretarako. Desberdintasun batekin, ordea: orduan ez zen Twitterrik existitzen. Krisi hura ohiko bitarteko diplomatikoekin bideratu zen. Gobernuek adierazpen ofizialen bidez azaltzen zituzten euren jarrerak; presidenteek euren hitzak zaintzen zituzten; agiriak sinatzen zituzten elkarrekin eta errespetatu egiten zituzten… gutxi gorabehera horrela izaten zen. Orain aldiz Trumpek txio batekin hankaz gora jarri du G7ko goi bileratik irtendako agiri bateratua.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz