Europak urrun nahi ditu etorkinak
Ari da itxura hartzen Afrikatik eta Asiatik datozen migratzaileentzat Europak izango duen politikaren argazkia. Europako gobernuburuak datorren astean Bruselako goi bileran elkartzen direnerako, mahai gainean izango dute "etorkinak lehorreratzeko eskualdeko zentroak" sortzeko proposamena. Esan dezagun argi: etorkinentzako internamendu zentroak baino ez lirateke, funtzionario europarrek erabaki dezaten zein migratzaile den errefuxiatu politiko, eta zein ez.
Errefuxiatuak onartu egingo lituzke Europak. Arrazoi ekonomikoengatik datozenak, aldiz, ez. 'Gune' horiek Afrikan leudeke, eta Europak, jakina, ordaindu egingo lieke herrialde horiei etorkinen kontrol lan hori egin dezaten. Gutxi gorabehera, Europar Batasunak Turkiarekin itxi zuen akordioa errepikatzea lekarke proposamen horrek. Turkiarekin egindako akordio hark zalantza etiko eta politiko handiak piztu zituen, baina egia da, Turkiatik Greziarako migratzaileek trafikoa desagertu egin dela.
'Gune' horiek sortzeko proposamenak hark bezainbeste zalantza eragiten ditu. Zein herrialde daude hori egiteko prest? Nola lortuko dute 'gune' horietan giza eskubideak bermatzea?, eta zenbat errefuxiatu onartuko ditu Europak kontutan hartuta badirela herrialdeak bakar bat ere onartu nahi ez dutenak? Erantzun gaitzak dituzten galdera zailak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz