Lopez Obradorrek irabazi ditu Mexikoko hauteskundeak
Andres Manuel Lopez Obrador ezkerreko hautagaiak irabazi ditu igandean Mexikon presidentea aukeratzeko egin diren hauteskundeak. Hauteskundeetarako Institutu Nazionalak (INE) egindako kontaketa azkarraren arabera, botoen % 53 jaso ditu. Mexikoren historia modernoan lehen aldiz, ezkerreko presidentegai batek irabazi ditu hauteskundeak.
7.700 hauteskunde-akta kontuan hartuta Lorenzo Cordova INEko presidenteak aurreratu duenez, Lopez Obrador gailendu da Ricardo Anaya eta Jose Antonio Meade hautagaien aurretik. Ricardo Anaya PAN alderdi kontserbadoreko presidentegaiak botoen % 22,95 eskuratu ditu eta Jose Antonio Meade PRI alderdiko hautagai ofizialistak, botoen % 15,07. Jaime Rodriguez Calderon hautagai independenteak, berriz, botoen % 5,73.
Parte-hartzea % 62,9 eta % 63,8 artekoa izan da.
Dena dela, Hauteskunde Batzordeak jakinarazitako datuak behin-behinekoak dira, eta behin betiko emaitzak ez dira asteazkenera arte ezagutuko.
89 milioi herritar zeuden botoa ematera deituta Mexikon inoiz egin diren hauteskunde handienetan. Izan ere, presidenteaz gain, 128 senatari, 500 diputatu, 8 gobernadore, Mexiko hiriko gobernuburua eta milaka udal ordezkari aukeratu dituzte.
Botoen kontaketa amaitu ez bada ere, Hauteskunde Batzordeak eta gainerako hautagaiek ere garaipena aitortu diote ezkerreko hautagaiari. Lopez Obradorrek hirugarren ekinaldian lortu du presidenterako hauteskundeetan nagusitzea. 2006an eta 2012an ere saiatu zen, baina ez zuen helburua lortu. Aurrekoetan, gainera, iruzurra egon zela salatu zuen.
Mexiko Hiriko Konstituzio plazan egin duen lehen hitzaldian, ustelkeria lurperatu eta inpunitatea desagerraraziko dituela agindu du. Lopez Obradorrek azaldu duenez, "benetako demokrazia" ezartzea izango du helburu. Halaber, pobreak gogoan izan ditu eta txiroenei, ahaztuei eta bereziki herri indigenei lehentasuna emango diela nabarmendu du bere hitzaldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.