Israelek bere arabiarrak baztertzen ditu
Duela 100 urte, lehen mundu gerran, Britainia Handiak Palestinako lurralde historikoa kendu zien turkiarrei, Jordan ibaitik Mediterraneora doana. 1947an, sortu berria zen Nazio Batuen Erakundeak erabaki zuen, Palestina historikoa bi estatutan banatzea, bat juduentzat eta bestea arabiarrentzat. Horren ondorioz, Israelgo estatua sortu zen 1948an.
Era horretan, arabiar ugari kanporatu egin zituzten. Batzuek estatu berritik alde egitea erabaki zuten, baina beste batzuek ez zuten nahi izan, edo ezin izan zuten alde egin. Horregatik, gaur egun, arabiarrak bosgarrenak dira Israelgo biztanlerian. Israelgo pasaportea dute, eta Israelgo herritarrak dira, baina kexu dira, praktikan, eurekiko diskriminazioa dagoela eta.
Gauzak horrela, arabiar israeldar diren herritar horien egoerak okerrera egin dezake Israelgo parlamentuak onartu berri duen legearekin. Bertan, Israel onartzen da herri judutarraren estatu nazio gisa, eta hebrearra, Israelgo hizkuntza bakar gisa. Beraz, arabiarra, une honetan hizkuntza koofiziala denak, hala izateari utziko dio. Baina ez hori bakarrik: lege horrek judutarren kolonizazioa bultzatzen du Zisjordanian, era horretan, gatazka palestinar israeldarrari irtenbide politiko bat emateko aukerari atea itxiz.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz