Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Animaliak

Esan ohi da animaliekiko tratuan azaltzen dela benetako gizatasuna. Animalien erabileran eta beraiekin ditugu harremanetan gure izaera azaleratzen omen da onerako eta txarrerako.

Esan ohi da animaliekiko tratuan azaltzen dela benetako gizatasuna. Animalien erabileran eta beraiekin ditugu harremanetan gure izaera azaleratzen omen da onerako eta txarrerako.

Gizakion eta animalien arteko harremana aspaldikoa da, orain dela 10.000 urte etxekotu genituen lehendabizikoak, basatiak abere bihurtu genituen gure oinarrizko beharrak ase ahal izateko. Lanerako, jantzietarako gaiak lortzeko, jakiak eskura izateko, jolasetarako, bakardadea uxatzeko, jainko babesle bihurtzeko… Anitzak eta ugariak dira animaliei emandako erabilerak.

Urteen poderioz moralaren oinarriak, pentsaerak, gure arteko harremanak eten gabe aldatu dira. Horrek zuzeneko eragina izan du inguruarekiko portaeran eta aldiro-aldiro gizartearen irizpideak lehendabizi, eta ondoren, eta ondorioz legeak eraldatu ditugu. Gure jarrerak ingurumena dela eta, edo animaliei eman beharreko tratuaz ez dira orain dela urte gutxi arte genituenak. Inguruan ditugun animaliekiko harremana ere asko aldatu da.

Orain dela gutxi arte baserriko abereak genituen gertuen, mendira edo landa eremuetara jo behar genuen animaliak ikusteko. Urte gutxitan berriz etxe-aberez inguratu gara. Katuak, zakurrak eta orain dela gutxi arte basatiak zirenak lagun bihurtu ditugu. Hurbiltasun honek eta eguneroko erlazioak eragin handia izan dute mendebaldeko gizarteetan. Denbora gutxian, zokoan edo atean lotuta genituenak, eskubideen jabe omen dira orain. Sentiberatasun horrek erabat itxuraldatu ditu jende askoren jarrera, ikuspegia eta aldarrikapenak.

Europar Batasuna zenbait talderen eskariak, sen ona eta legeak uztartzen ahalegindu da. Animaliekiko tratua, garraioa, hiltzeko erak arautu egin dituzte alferrikako sufrimendua galarazteko. Esperimentuak eta ikerketak egiteko baldintza zehatzak bete beharra dago. Animalien jendaurreko erabilera legeztatuta dago, eta legeak urratzen dituenak zigorra jasoko du. Baina, hala ere, baten batzuek gehiago nahi dute, iruditzen baitzaie animaliekiko harreman oro zapalkuntza dela, ustiaketa onartezina. Badira animaliei pertsonen eskubide eta tratu bera aitortu behar zaiela eskatzen dutenak, eta hori onartzeko prest ez daudenak torturatzaile errukigabeen parean jartzen dituztenak.

Animaliekiko harremanek adierazten digute gure izaera nolakoa den, zentzuz jokatzen dugunean, eta baita patologietatik harago dauden jarrerak erakusten ditugunean ere. Erdibideren bat izango omen da animalia jendaurrean jipoitu eta odolustu nahi duena eta plater berean jateko prest dagoenaren artean…

Zure interesekoa izan daiteke

Gaza argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz

Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X