Gurpil zoroa
Aste honetan jakin dugu aurtengo lehen zazpi hilabeteetan urte osorako beharko zuketen natura baliabideak erabili ditugula. Gizakiok arrantzu lekuak agortu ditugu, ur geza neurri gabe erabiltzen ari gara, lurra eta itsasoak mota guztietako pozoiez kutsatu ditugu eta naturari ez diogu aukerarik ematen ezinbestekoak diren baliabide horiek birsortzeko.
Horrelako datuak argitaratzen direnean, suak edo erauntsiek hondamendiak eragiten dituztenean, zerua gainera datorkigula iruditzen zaigunean, erantzunen bat behar dugu. Garai batean Jaungoikoa edo deabrua ziren erantzule eta errudun. Gaur egun Klima Aldaketa da guztiaren eragile. Letania mingarrien gisa behin eta berriz aipatzen dugu, damua erakusten dugu eta erantzun azkar eta zuzenak aldarrikatzen ditugu, guk egindako kaltea konpontzeko.
Baina Naturari egiten diogun kaltea ez da jokaera gaizto eta zitalen ondorio, bizimodu, sistema ekonomiko eta gizarte antolaketa jakin batena baizik. Adituek ekonomiaren jardueraz hitz egiten dutenean beti esaten digute pertsonon eta familien kontsumoa ezinbestekoa dela ekonomia osasuntsua izan dezagun. Gure gizarteak, lanaren antolaketa eta harreman ekonomikoak kontsumoan oinarrituta daude. Zerbait egin behar dugu saldu eta dirua lortzeko,ondoren diru horri erabilera egokia eman beharko diogu, besteak beste, ongizate gizartearen eraikuntza. Baina gurpilaren etengabeko eragilea kontsumo hori da, eteten badugu gurpila geratu, eta erori egingo gara. Baina kontsumo hori gure antolaketa era da, natura usteltzen ari den gaitza, gero eta indar handiagoz zabaltzen ari den minbizia.
Hitzarmenak sinatuko ditugu, epeak jarriko dizkiegu hartu beharreko erabakiei, prest izango gara sakrifizio handienak egiteko gero eta nabarmenagoa den desoreka lehertu ez dadin. Baina guztia alferrikakoa izango da seguruenik.
Munduan gaur egun 7.600 miloi gizaki gabiltza harantz eta honantz; urte gutxi barru 10.000 milioira iritsiko gara. Guztiok behar beretsuak ditugu, gaur egun gutxiengo handi batek guztion baliabideak xahutzen baditugu ere. Eta behar horiei erantzuteko bide bakarra asmatu dugu: egin, erabili eta baztertu, eta berriro sortu, onura xurgatu eta zabor bihurtu.
Eta berandu ei gabiltza. Aste honetako datuen arabera, Europan dugun kontsumo maila gizaki guztiek balute hiru bat lur beharko genituzke. Pobreenek diote beraiek ez diotela uko egingo guk aspaldi dugunari, gu berriz ez omen gaude atzerapausorik emateko prest.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.