Errua Europarena da beti
Mateo Salvini Italiako lehen ministro-ordearen berehalako lehen erreakzioa izan da Europako Batasunari leporatzea Genovako zubiaren erorketaren ardura. Salviniren arabera, errua Bruselarena da, austeritate politikek eta gastuari jarritako mugek, eskuak lotuta utzi omen dizkietelako Italariari bere azpiegituren mantenuan behar adina diru jartzeko. Eta handik gutxira, aldiz, erru guztia Austoestraderena dela esan zuen, Italiako autobideak kudeatzen dituen enpresarena. Eta haiei esan zien ez zutela behar beste diru jarri mantenu lanetan.
Autoestrade enpresa pribatu bat da, eta beraz, ez dio eragiten Europako Batasunak ezarritako gastu-mugak. Muga hori administrazio publikoek baino ez dute. Salvinik bazekien, hortaz, gezurretan ari zela errua Bruselari leporatuta, baina oso ondo zetorkion bere errelatu politikoa osatzeko: Italia dekadentzian dago, eta errua kanpokoena da; emaidazue botua niri eta dena konponduko dut.
Egia da Italiako azpiegiturak zaharkituta geratu direla. Horietariko asko orain 50 urte eraiki ziren, Italia “mirari ekonomiko” betean zegoenean. Salvinik dioenaz bestera, ordea, Europako Batasunak zera egiten du, hain juxtu: azpiegitura proiektu handientzat diru-funtsak eman. Beraz, Italiak laguntza horiek eskatu ahal izango ditu Genovako zubi berria berreraikitzeko. Baina ea nola egiten duen hori lotsagorritu gabe, Salvinik esan dituenak esan ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-edukiko materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.