Argentina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cristina Fernandezen etxeak miatzeko baimena eman dio Argentinako Senatuak Justiziari

2007 eta 2015 bitartean izan zen presidente, eta ustelkeriarekin lotutako hainbat auzitan auzipetuta dago, besteak beste, obra publikoen esleipenetan ustez egindako irregulartasunengatik.
Cristina Fernandez, presidente ohia. Argazkia: EFE
Cristina Fernandez, presidente ohia. Argazkia: EFE

Cristina Fernandez de Kirchner presidente ohiak Buenos Aires hiriburuan eta Argentina hegoaldean dituen etxeak miatzeko baimena aho batez eman dio Argentinako Senatuak Claudio Bonadio epaileari.

2007 eta 2015 bitartean izan zen presidente, eta ustelkeriarekin lotutako hainbat auzitan auzipetuta dago, besteak beste, obra publikoen esleipenetan ustez egindako irregulartasunengatik.

Cristina Fernandez foruduna denez, Argentinako Justiziak haren aurka har dezakeen edozein neurrik Argentinako Senatuaren oniritzia behar du.

Estatuko buruzagi ohia bere etxeetan miaketak egiten uzteko prest agertu zen asteartean, ustezko eroskeria kasuaren inguruan sortutako "ikuskizuna" amaitzea nahi zuela esan zienean bere alderdikideei.

"Ez dut inolako arazorik Bonadio epaileak egindako eskaera baimentzeko", esan zuen Fernandezek senatariei igorritako gutun ireki batean.

Alabaina, Fernandezek baldintza batzuk jarri ditu miaketa horiek baimentzeko. Besteak beste, kamerarik ez erabiltzeko eskatu dio epaileari, etorkizunean irudi horiek "umiliatzeko eta zirikatzeko asmoarekin" erabil ez ditzaten. Halaber, miaketak egiten dituzten unean bere abokatuak eta senatariren bat bertan izatea eskatu du.

Gainera, Buenos Aires hiriburuan eta Argentina hegoaldean dituen etxeetan sartzen direnean, "ezer ez apurtzeko" eskatu dio Bonadiori, eta hormak edo sabaiak eskaneatu nahi izanez gero, horretarako behar dituzten tresna guztiak eramateko esan dio.

Azkenik, bere "objektu pertsonal guztiak" babesteko deia egin dio epaileari. "Urrezko lingoteak, milioika dolar edota harri bitxiak dituzten poltsak aurkitzen badituzte, bertatik eraman ditzakete, baina argi dago eraztun bat edo lepoko bat egunerokoan erabiltzen ditudan objektu pertsonalak direla", esan du presidente ohiak, ironia erabiliz.

Zure interesekoa izan daiteke

martin izagirre
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martin Izagirre, Ormuzen blokeatutako gas-ontzi bateko ofiziala: "Tentsioa oso handia da, eztandak entzuten ditugu"

Martin Izagirrek 26 urte ditu, gas-ontzi bateko bigarren ofiziala da egun eta, dagoeneko, 50 aldiz zeharkatu du Ormuzeko itsasartea. Otsailaren 26tik, bere ontzia Persiar Golkoan dago ainguratuta, Iraken parean. Iranen erasoengatik Ormuz itxi zenetik, itsasartea blokeatuta dago, eta milaka ontzi daude harrapatuta alde banatan. Izagirrek egoera nola bizitzen ari diren azaldu dio ETBri. 

Paphos (Cyprus), 09/03/2026.- French President Emmanuel Macron speaks during a joint press conference with Cyprus' president and Greece's prime minister at Paphos military airport, in Paphos, Cyprus, 09 March 2026, on the day of Macron's visit to show France's solidarity after recent drone attacks amid the U.S.-Israeli conflict with Iran, and aimed at reinforcing European security in the Eastern Mediterranean. (Chipre, Francia, Grecia) EFE/EPA/Gonzalo Fuentes / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"

Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X