Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Italexita zerumugan

Austeritatea bukatu dela dio Italiako gobernuak. Kontu handiz maneiatu behar du hau Europak.

Talka handia egiteko bidean dira Italia eta Europar Batasuna. Defizit eta zor muga guztiak gainditu dituelako, baita Egonkortasun Hitzarmena ere, Italiako gobernuak egin dituen aurrekontuak onartezinak direla esan du Europako Batzordeak.

Greziaren ondotik, Italia da zor publiko handiena duen herrialdea. Gastu publikoa nabarmen handitu du Italiako gobernuak. Horrek defizita gehitzea eta, ondorioz, zorra ezin murriztu ahal izatea ekarriko du.

Gobernua osatzen duten bi alderdiak, Liga eta 5 Izarren Mugimendua, euroeszeptikoak dira. Euren gobernu programan, Europar Batasunetik irteteko erreferenduma jasotzeko zorian egon ziren.

Orain arte, Egonkortasun hitzarmena austeritatea ezartzeko tresna izan da Europan. Austeritatea bukatu dela dio Italiako gobernuak. Kontu handiz maneiatu behar du hau Europak. Inkestek diote italiarrak gero eta euroeszeptikoak direla. Brusela hasten bada austeritatea oso zorrotz aplikatzen, litekeena Italexitari buruz hitzegin behar izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X