EBk "trantsizio demokratikoa" egiteko aukera ikusten du Venezuelako egoera
Bruselak "prozesu politiko inklusiboa" eskatu du, Maria Corina Machado eta Edmundo Gonzalez aintzat hartuz.
Europar Batasunak "trantsizio demokratikoa" bultzatzeko "aukera" gisa baloratu du Estatu Batuek Venezuelan egindako esku-hartzea. Hala ere, Bruselaren ustez, prozesu horretan oposizioko lider nagusiak aintzat hartu behar dira, Maria Corina Machado eta Edmundo Gonzalez, azken hauteskundeetan Venezuelako herritarren "gehiengo esanguratsu" baten babesa izan zutenak.
Bruselan egindako prentsaurreko batean, Anitta Hipper EBko atzerri bozeramaileak oposizioko bi buruzagien papera goraipatu du, Venezuelan "demokraziaren eta giza eskubideen alde nekaezin borrokatu izanagatik".
Hipperrek berretsi du "hurrengo urratsak" elkarrizketa politikoan oinarritu behar direla, "trantsizio demokratiko egonkorra" lortzeko bide gisa.
Ildo horretan, prozesu horrek "Edmundo Gonzalez eta Maria Corina Machado" barne hartu behar dituela berretsi bozeramaileak.