Zuzentasuna eta okerra
Gero eta zailagoa dirudi ekintzen, adierazpenen eta iritzien zuzentasuna eta inpartzialtasuna neurtzea, zer den egokia eta zer ez bereiztea. Sasoi labainkor hauetan, ideologiak eta egi ukaezinak amaitu direnean, gero eta nekezagoa egiten zaigu euskarri sinesgarriak aurkitzea.
Berehala erantzuna behar izateak, sare sozialen azkartasunak, aburu gehienen arinkeriak egoera bitxia sortarazi dute. Zenbait gai eta auziri buruz iritzia ematerakoan derrigorrezkoa zaigu ondo pentsatzea bota beharrekoa. Edozein hutsegitek, lekuz edo denboraz kanpo egindako aitortzak, okerreko pertsonari zuzendu izanak, bizitza osoko lana eta ahalegina deuseztatu lezakete. Tentu handiz ibili beharra dago non zer esaten duzun ondo neurtzeko,ustekabean inoiz uste izan ez zenituenak entzun zenitzakeelako.Eta sarri oso gertukoen aldetik,ustez konfiantza osoko jendearen partetik.
Bestaldean, berriz, gero eta sarriago entzuten ditugu orain dela urte edo hilabete batzuk pentsa ezinak izango liratekeen adierazpenak. Politikagintzan badirudi garai bateko egi ukaezinen ordez, elkarlana, elkarbizitza eta bestearekiko begirunea aldarrikatu beharrean, justu kontrakoak erakartzen dituela boto-emaileak. Munduan zehar izan diren azken hauteskundeetako irabazleek mezu lizunenak jaurti dituzte, ez dute inongo lotsarik izan gaindituta ziruditen mugak urratu eta atzera egiteko. ”Putakumea naiz eta arro nago” badirudi bihurtu dela mezu garailea. Eta jarraitzaileei esaten diete ez daitezela lotsatu, ez ditzatela desio eta portaera makurrenak ezkutatu, aldarrikatu ditzatela, horretarako eskubidea dutelako.
Garai batean muturretako esparru urria betetzen zutenak laino lodien gisa hedatu dira, sekula amestu gabeko eremuak bereganatu arte. Zuzentasuna zuzenegia da, maltzurkeria begi bistakoa. Baina batzuek eta besteek egiaren mastari sendo heltzen diote, ez dago zalantzarik, ez dago ziurgabetasunik. Zalantzak, epeltasunak, ez du inon lekurik, irmo aldarrikatu behar ditugu taldearen egiak, gidariak berak ere sinesten ez baditu ere.
Zuzentasunaren muga zentzugabeetan abiatu ginen aspaldi, beste biderik ez zegoela sinestarazi gintuztelako. Orain beranduegi da, fiskal estuak bilakatu diren biktimen eta borreroen babesleek ez digute aukera emango gure kasa okerrak egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.