Erreferenduma Kaledonia Berrian
Independentziari buruzko erreferenduma egingo dute igandean Kaledonia Berrian, Pazifikoko kolonia frantsesean. Honakoa da galdera: "Nahi duzu Kaledonia Berriak burujabetza osoa eskuratzea eta independente bihurtzea?". Frantsesak 1850ean iritsi ziren uharte horretara. Gaur egun, guztira 300.000koa da biztanleria. Bertakoak, Kanakak, gutxiengo izatera igaro dira. Jaioterri frantsesa duten Caldocheak dira, hortaz, gehiengo.
Kanaken zati batek independentzia lortu nahi duen arren, ez du argi ikusten euren lurraldearen jasangarritasun ekonomikoa. Hori dela eta, badirudi, erreferendumean ezetza nagusituko dela. Erreferenduma Mattingnonen akordioari esker egingo dute. 1988an autonomia zabaldu eta Kanak kultura onartzeaz gain, 30 urteetako epean galdeketa bat burutzeko aukera bermatu zelako. Hori dela eta, igandean ospatuko den erreferenduma legala, loteslea eta adostua izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz