Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irlandako mugaren iruzurra

Europar Batasunak soilik adierazpen politiko bat eskaini diezaioke Theresa Mayri. Gerora, adierazpen horrek Europar Batasunaren jarrera zail dezake negoziazioak errepikatuko balira.

Europako buruzagiek Theresa Mayri lagundu nahi diote. Inori ez zaio komeni datorren martxoaren 29an Erresuma Batua Europar Batasunetik modu bortitzean ateratzea, banaketa akordio zehatzik gabe, alegia.

Guztiek diote sinatu dutena izan zitekeen akordiorik onena dela, baina Britainia Handiko Parlamentuak akordioari uko egiteko asmo sendoa du. 100 diputatu kontserbadorek baino gehiagok ezetz esan diote eta horrek Westminsterren onartzea ezinezko egiten du. Beraz, europar buruzagiak eztabaidatzen ari direna da zer eskaini diezaioketen Mayri, berak ondoren diputatu errebelde horiei aurkeztu eta lasaitu daitezen. Europar Batasunak ezin du eskaini, ordea, diputatu horiek baretuko lituzkeena: Irlandako mugarekin nahi dutena egiten uztea, alegia.

Europar Batasunak nahitaez babestu egin behar du Batasunean geratzen den bazkidea, Irlandako errepublika, eta Dublinek ez du inondik inora mugarik nahi irlaren barnean. Beraz, Europar Batasunak soilik adierazpen politiko bat eskaini diezaioke Mayri.

Baina kontuz, adierazpen hori etorkizunean Erresuma Batuko Gobernuak erabil dezake. Hau da, Europar Batasunaren jarrera zail lezake negoziazioak errepikatu beharko balira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X