Gu eta besteak
Aste honetan Nazio Batuen Batzar Nagusian garrantzi berezia duten bi erabaki hartu dituzte: errefuxiatuei buruzko mundu hitzarmena onartu eta migrazioen akordioa berretsi dute. Bietan zentzuzko egitasmoak betetzeko konpromisoak hartu dituzte sinatzaileek.
Adostutakoa loteslea ez izan arren, hainbat gobernuk ez dute sinatu nahi izan, besteak beste, AEBk eta Europako zenbaitek.
Horien iritziz, onartutakoak etorkinak eta errefuxiatuak deitu edota erakarri egingo ditu. Horrez gain, estatuen subiranotasuna kolokan jarriko luke. Hori diote, adibidez, mendetan herri eta gizatalde ugari euren lurretatik igarotzen edo bertan finkatzen ikusi dituzten Europako herrialdeek eta mundu guztiko gizakiz osatutako gizarte nahasienaren agintariek…
Migrazioari eman beharreko erantzuna Europar Batasunak gaur egun duen zatiketa eragile indartsuena bihurtu da. Arazo konponezina, erakundearen etorkizuna bera arriskuan jar lezakeena. Gizakia gizaki denetik mugitu egin da, arriskutik ihesi egiteko edo lur hobearen bila. Hala izan ez balitz, oraindik Afrikan egongo ginateke. Guztiok afrikarrak gara, guztiok etorkinak gara edo etorkinen ondorengoak, gizakiok ez baikara lurretik sortzen.
Aste honetan, berriz, Luigi Luca Cavalli-Sforza biologo eta genetista ospetsua hil da. Cavallik 96 urte zeuzkan eta ikerketa lan handia egin zuen giza garapenaz.
Demografia, arkeologia, hizkuntzak, antropologia, abizenak, genetikaren eragina gizakien harremanetan… Guztietan benetako jakintsua zen.
Haren tesi nagusia da giza arrazek ez dutela inongo oinarri zientifikorik, enbor bereko adarrak garela eta bereizten gaituena azalekoa dela, eguraldi baldintzetara egokitu beharrak eragindako aldaketak, baina beti ere talde bereko berezitasunak.
Gizakion joan-etorriak beti izan dira gatazka eragile, orain dela 60 bat mila urte lehen homo sapiensak Afrikatik irten baino lehenagotik, erdi tximu, erdi gizaki ziren haiek egunerokoa beste taldeekiko borrokan lortu behar izan zutenetik.
Tokiak eta baliabideak mugatuak dira leku guztietan, ez dagoena ezin da banatu eta utopia antzua litzateke kontrakoa esatea. Baina ezberdintasunak behin eta berriz azpimarratzeak, adostasun-eza nabarmentzeak, gu eta haiek hitzetik hortzera erabiltzeak urritasuna, pobrezia eta zekenkeria besterik ez dakartzate.
Europa eta Amerikako Estatu Batuak gizakion izaera eta ezaugarri ororen arragoa izan dira mugak jartzen hasi aurretik, horrek aberastu gaitu eta gaur garena onbihurtu.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.