Netanyahu hautetsontzietara doa
Eguberri lasaiak izan dira Palestinan. Ez da istilurik egon, eta Belenen aurreko urteetan baino askoz ere turista gehiago ibili da, ekonomia palestinarraren mesedetan.
Israelen, aldiz, gorabeherak izan dira politikaren arloan. Benjamin Netanyahu lehen ministroak erabaki du azaroan egitekoak ziren hauteskundeak apirilera aurreratzea, hain zuzen ere, Netanyahuk gehiengoa galdu duelako parlamentuan.
Aurrena, alderdi ultranazionalista batek kendu zion babesa, Hamasekin Gazan adostu zuen azken su-etena dela eta. Orain, berriz, erlijioari lotutako alderdi batek erretiratu dio babesa. Izan ere, Auzitegi Gorenak erabaki du, gazte ultraortodoxoek zerbitzu militarra egin beharko dutela, beste gazte israeldar guztiek bezala. Baina, gainera, ustelkeria kasu pare bat gainean dituelako ere aurreratu ditu hauteskundeak Netanyahuk.
Oso litekeena da inputatua izatea, eta horregatik, ez du azarora arte itxaron nahi hauteskunde mahaiak jartzeko: hauteskundeak irabazi nahi ditu, afera auzitegira iritsi aurretik. Eta inkesta guztiek faboritotzat jotzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz