Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bukatu da udaberria Tunisian

Duela zazpi urte pasatxo, Mohamed Bouazizi saltzaile ibiltariak bere buruari su eman zion, protesta egiteko.

Duela zazpi urte pasatxo, Mohamed Bouazizi saltzaile ibiltariak bere buruari su eman zion, protesta egiteko, Tunisiako egoera ekonomiko txarrarengatik, eta gazteentzako aukera faltarengatik.

Berak ere ezin zuen jakin, keinu hark zer inpaktu izango zuen. Tunisiarrak kalera atera ziren, eta hiru asteren buruan, Ben Ali diktadorea botatzea lortu zuten. Eta beste herrialde arabiar batzuetan, gazte askok haren eredua jarraitu zuten.

Horixe izan zen udaberri arabiarraren abiapuntua, eta aldaketa ikaragarriak eragin zituen herrialdeotan. Horietako batzuetan, aldaketak onurak ekarri zituen, eta beste batzuetan, gauzek okerrera egin zuten, edo lehen bezala jarraitu.

Zalantzarik gabe, Tunisiara iritsi zen demokrazia, udaberri arabiarrari esker. Orain, mundu arabiarreko konstituzio aurreratuena daukate, emakumeek inguruko herrialdeetan baino eskubide gehiago dituzte aitortuta, eta adierazpen askatasuna ere handiagoa da.

Baina horrek guztiak ezer gutxi balio du, ekonomiak hobera egiten ez badu, eta gazteek aukerarik izan gabe jarraitzen badute. Horregatik, zazpi urteren ondoren, Abderrazak Rezgui kazetariak errepikatu egin du Bouaziziren keinua, iraultza berri bat eragitea helburu.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X