Trump ezjakin hutsa da
Donald Trumpek beste behin erakutsi du ez dakiela zer esan nahi duen presidente izateak. Ez daki zein diren karguak dakartzan betebeharrak ezta bere ekintzek izan ditzaketen ondorioak. Horregatik, Iraken dauden soldadu estatubatuarrei egin dien Gabonetako bisita erabateko desastrea izan da.
Bisita mota horren helburua soldaduei animoak ematea izaten da, ez politikaz hitz egitea. Ba begira: Trumpek harresiaz hitz egin die, demokratak zein gaiztoak diren esan eta berak zeinen ondo egin dituen gauzak. Ondoren argazkia atera du talde militar sekretu bateko kideekin eta Twitteren jarri du, ezkutuko militar horien nortasuna publiko eginez. Eta jarraian soldadu guztiei esan die soldata igoera lortu diela, nahiz eta errealitatea bestelakoa den: Urtez urte legez igotzen zaie soldata militarrei.
Eta, gainera, ez da agintari irakiar bakarrarekin ere elkartu, akats diplomatiko onartezina dena. Pentsa, irakiar diputatu talde batek eztabaida eskatu du Parlamentuan soldadu estatubatuarrak kanporatzeko aukeraz eztabaidatzeko. Zaila da hain denbora gutxian hainbestetan hanka sartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz