Datorkiguna
Aztiak eta igarleak ezerezean irakurtzeko gai dira. Garai batean hegaztien erraiek adierazten zuten zetorrena, gertatuko zena. Gaur egun, aldiz, teknologiaren sasoian, neurtu, ukitu eta ikusi daitekeenak balio omen du bakarrik. Historian zehar, hala ere, ez dirudi inoiz izan denik horrenbeste sineskeria, gezur borobilena egi ukaezina balitzan adierazteko erraztasunak.
Baina datorkiguna jadanik gure artean dugu, edo horren ondorio izango da. Ziurgabetasuna, beldurra eta kezka dira aurreikuspenen egileek gehien erabiltzen dituzten hitzak. Arlo guztietan argi gorriak piztu dituzte, ez horrenbeste arriskuaren adierazle, hautemanezina delako mugarri zenbaiten ondoren ager litekeena. Brexit-ak hankaz gora jar lezake Europako antolaketa guztia, agian ez. Europar Batasuneko Parlamenturako hauteskundeak erabakigarriak izango dira, lehen aldiz eskuin-muturrak eta Elkartearen proiektuaren aurka daudenek irabaz lezaketelako. Edo ez dute lortuko ohiko taldeen nagusitasuna desegitea. Globalizazioari beldurrak dakarren protekzionismoak kalte handia egin liezaioke ekonomiari eta mundu guztia beste krisi garai batean murgildu. Edo boteretsuenen onura beharrek galaraziko dute hondamendia…
Inoiz baino informazio gehiago jasotzen dugu, edozein lekutan gertatutakoa minutu gutxiren buruan jakin genezake. Baina dirudienez, horrek ez gaitu jakintsuago egiten, ez gaitu prestatzen sortzen zaizkigun arazoei hobeto erantzuteko. mesfidantza, harridura eta zalantza eragiten ditu, eta ondorioz ziurtasuna bilatzen dugu, zein iturritik datorkigun zehaztu gabe, oinarririk ote duen egiaztatu gabe.
Esan ohi da populismoa indartzen ari dela, ohiko alderdiak ez direlako gai herritarrek dituzten arazoei zentzuzko erantzunak emateko, ezin dutela egungo egoera berri honetara egokitu. Baina zoritxarrez, badirudi politikoek aldatu ezin duten horretara moldatzen ari direla. Teknologiak, denboraren eta gertakizunen abiada neurri gabe azkartu du, gero eta gutxiago irauten dute, gero eta lehenago behar ditugu erantzunak eta jasotzen ditugunean berehala galtzen dute indarra eta esanahia. Eta politikoak errealitatearen atzetik dabiltza, minutuero mezuz, eta itxuraz iritziz aldatzen. Ustez jendeak nahi duenari nola erantzun ezin lortu, zentzugabeko lasterketa itsuan…
Eta hori dugu, eta hori datorkigu. Ihesi dihoakigun errealitatearen atzetik buru bako oilaskoak bagina, planik gabe, proiekturik gabe, duguna galduko dugunaren beldurrez… Edo agian gure ordezkariak gai izango dira etorkizuna noiz hasten den asmatzeko, ezberdina ez dela etsaia aldarrikatzeko, norberak "gu zabal batean" aurkitu behar duela lekua, eta agian posible dela ilunabarrean agortuko ez den egitasmoa plazaratzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.