Marrak eta mugak
Teknologiak eta adimen artifizialak orain gutxi arte ameskeria zentzugabeena zirudiena egi bihurtu dute, eta itxura guztien arabera datozen urtetan gaur egun susmatu ere ezin daitekeena egunero erabiltzeko tresna arrunt eta erabilgarria izango da. Ikerketak eta gizakiaren trebeziak eragindako aurrerapausoek beti sortu izan dute gatazka, batzuentzat erosotasuna eta irabaziak direnak, besteentzat galerak eta eragozpena direlako.
Azken hilabete hauetan lan arloan, gizarte harremanetan, eta hartu-eman horien antolaketan benetako istiluak sortu dira, teknologiak eskaintzen dituen baliabideek zuzeneko eragina izan lezaketelako lan baldintzetan, eta gizakia eta bere inguruaren arteko orekan. Ekonomian, zientzian, ekoizpenaren edozein alorretan aurrerapenak etengabeak dira, eta orain dela gutxi arte ezinezkoa zena, kontutan hartzea merezi ez zuena, gaur egun ezinbesteko osagai bihurtu zaigu. Eta hemen batzuek uste dute zientziak eta gizakion trebeziak ematen dizkigun aukera guztiak erabiltzea zilegi dela, hor ez dagoela inongo mugarik; beste batzuen iritziz, aldiz, baliagarri den orok azterketa behar du derrigorrez gurea bihurtu aurretik.
Robotizazioak eta adimen artifizialak, gaur egun hezur-haragizko pertsonek egiten dituzten lanpostuen herenaren galera ekarriko du, eta itxuraz denbora gutxi beharko dugu hori ikusteko. Pertsonen garraioan, gaien banaketan, edozer gauza erosteko orduan, orain dela gutxi arte aldaezina zirudienak ez du balio. Askorentzat erosoagoa eta merkeagoa denak, beste askorentzat lanpostu galera ekarriko du, eta beste ondorio batzuk ere izango ditu hirien eta herrien antolaketan, familien ohituretan edo aisialdia erabiltzeko eran.
Aurrerapenak mota askotako aldaketak dakartza, eta guztiek dute ondorioren bat. Gizarte antolaketaren beste atal guztietan bezalaxe, hemen ere legeak arautu beharko du egin daitekeena eta debekatuta egongo dena. Modernitatearen gailurrean jarrita, teknologia irabazietarako bide bihurtu dutenek diote mugak jartzea gainditutako jarrera zaharkituen adierazle dela; beste batzuen iritziz, berriz, aurrerabideari hesiak jarri gabe, zentzuz kudea litezke sortzen ari zaizkigun errealitate berriak.
Bill Gates Microsoft enpresako sortzaileak dio robotek zergak ordaindu beharko lituzketela. Klonazioak eta aldaketa genetikoak egiterakoan giza duintasuna da zeharkatu ezin daitekeen muga ikerlari eta zientzialari erakundeen iritziz. Munduko edozein lekutan, inguruan baino askoz merkeago erosi ahal izateak, basamortu bihur litzakete gure herri eta hirietako kaleak. Posible dena zilegi bihurtzeak beti hobekuntza ez dakarrelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.