Trump eta emakumeak AEBko hauteskundeetan
Argi geratu da emakumeak direla datorren urteko hauteskundeetan Trump garaitzeko ardura hartu dutenak. Ez bakarrik bozka emango duten emakumeak, azaroko legebiltzarreko hauteskundeetan nabarmen mobilizatu zirenak; baita emakume hautagaiak ere, izan ere, geroz eta gehiago dira urratsa ematera ausartzen ari direnak.
Dagoeneko lau dira hauteskundeetara aurkezteko asmoa agertu duten Alderdi Demokratako senatariak. Azkena, Minnesotako Amy Klobuchar senataria. Ez da oso ezaguna, baina meritu handia du: hiru aldiz aukeratu dute eta, gainera, gehiengo nabarmena lortuz. Aurretik Kirsten Gillibrandek, New Yorkeko senatari izateko bi aldiz aukeratutakoak, aurkeztu du bere burua. Hala egin du baita Kamala Harrisek, baina honek desabantaila du: bi urte bakarrik daramatza Senatuan.
Dudarik gabe, Trumpi aurre egingo dion izen nagusia Elisabeth Warren da; bi aldiz hautatu dute Massachusettseko senatari izateko. Alderdi demokratako alderik ezkertiarreneko parte da Warren eta indarrez salatu izan ditu Trumpek Senatuan abian jarritako politikak. Lau hautagaiak emakumeen eskubide guztien defendatzaileak dira eta, zentzu horretan, ez dute atzerapausorik onartuko.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz