Netanyahu, inguratuta
Israelgo hauteskundeak apirilaren bederatzian egingo dira. Testuinguru horretan, fiskaltzak Benjamin Netanyahuren kontra egindako akusazioak direla medio, hauteskunde kanpaina irauli egin da.
Netanyahu da hauteskundeak irabazi eta botereari eusteko hautagairik sendoena, baina gauzak aldatu egin daitezke fiskaltzak ustelkeria eta boterearen neurrigabeko erabilera egotzi dizkionez.
Netanyahuren kontrako epaiketa ez da hauteskundeak baino lehen abiatuko, baina gobernu berria osatzeko negoziaketetan harrapa dezake. Israelen ohikoa da lau, bost edota sei alderdiren arteko koalizioak osatzea, eta Netanyahu ahul azaldu daiteke elkarrizketa horiek gidatzeko. Era berean, Israelen nazioarteko irudia ezbaian jarri du Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak kaleratutako txostenak. Horren arabera, errepresioari bidea eman dio Israelek Gazan. 189 zibil palestinarren heriotza ikertu dute, eta euren ustez, soldadu israeldarrek hiltzeko asmo osoz egin zieten tiro. Ondorioz, gerra krimenak izan daitezkeela salatu dute. Dena den, batzorde horrek egin izan ditu gisa bereko txostenak, eta Israelgo gobernuak ezin dezake esan ohituta ez dagoenik.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz