Irak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

85 pertsona hil dira Tigris ibaian ontzi bat hondoratuta

Ferryan bidaiari gehiegi zihoazen. 50 lagun erreskatatzea lortu dute.
Soldaduak, Tigris ibaiaren ertzean.
Soldaduak, Tigris ibaiaren ertzean. Argazkia: EFE

Adel Abdelmahdi lehen ministro irakiarrak baieztatu duenez, 85 pertsona hil dira ostegun honetan Tigris ibaian –Mosulen- bidaiari gehiegi zeramatzan ontzi bat hondoratuta. Urteberri kurdua ospatzen ari zirela gertatu da ezbeharra.

Gutxienez 55 lagun erreskatatu dituztela erantsi dute, baina ez dute zaurituen egoera zein den argitu.

Abdelmahdi biktimen senideekin izan da eta istripuaren tokira joan da. Gainera, hiru dolu egun ezarri ditu.

Irakeko telebistak zabaldutako irudietan ferrya nola irauli den ikus daiteke, baita ur-korronteak bidariak nola eramaten dituen ere.

Barne Ministerioaren arabera, ontzian bidaiari gehiegi zihoazelako gertatu da istripua; izan ere, 50 lagun eramateko ahalmena zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X