Gero eta ultra gehiago Europan
Europako ultraeskuindarrentzat honakoak garai onak direla baieztatu du Finlandian, eskuin muturreko "Benetako finlandiarrak" alderdiak, joan den igandeko hauteskundeetan lortu zituen emaitza onak. Eskuin-muturra deitzen diogunaren barruan, badaude kutsu faxista duten alderdiak, baina gutxiengoak dira. Europako ultraeskuindarrak lotzen dituena immigrazioaren aurkako jarrera da; oro har, eta bereziki musulmanen aurkakoa. Subiranotasuna ere berreskuratu nahi dute; euren arabera, Europar Batasunak kendu diena.
Duela hamarkada bat salbuespena ziren haiekin akordiotara iritsi nahi zuten alderdiak. Orain, ordea, hauteskundeetako emaitza onek beharrezko bihurtu dituzte gobernu-koalizioak osatzerakoan. Horregatik daude Norvegiako, Austriako eta Danimarkako gobernuetan, eta beste zenbaitetan sartzeko puntuan izan dira.
Alderdi hauek botoen % 20 baino gehiago eskuratzen dituzte Austrian, Italian eta Frantzian, eta % 10etik gora, Alemanian eta Eskandinaviako herrialde guztietan. Maiatzeko hauteskundeak aukera bikaina dira eurentzat, eta Europako Parlamentuan hirugarren indarra izateko helburua dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz