Europako enpresa nagusiek behera egin dute mundu mailako etekinen zerrendan
Europako enpresa nagusienak, batez ere Alemaniakoak, etekin handidunen zerrendan jaitsi egin dira 2018an. EY kontsultoriaren arabera, Alemaniako enpresak Estatu Batuen merkataritza politika erasokorraren ondorioak jasaten ari dira. Iazko urtean enpresa alemaniarren irabaziak % 1,2 baino ez ziren igo. Estatu Batuetakoak ostera, % 10,5 egin zuten gora batezbeste. Asiakoek % 10,10 etekin gehiago izan zuten. Eta Europar Batasunekoek % 7,7, Alemaniako emaitza eskasen ondorioz.
Ondorengoa da 2018an mundu mailan etekinen igoera gehien izandako enpresen zerrenda:
Lehen postuan AEBko Apple deago. 60.000 milioi euro irabazi zituen.
Bigarren postuan Hego Koreako Samsung dago. 45.000 milioi euro irabazi zituen.
Hirugarren postuan AEBko Microsoft dago. Ia 30.000 milioi euro irabazi zituen.
Laugarren postuan Herbeheretako Shell dago. 22.000 milioi irabazi zituen. Hau da zerrendan agertzen den Europako lehen enpresa.
Alemaniako lehen enpresa 25. Postuan dago eta Volkswagen da. 14.000 milioi euroko irabazia izan zuen.
Burtsan kotizatzen duten 10 enpresa nagusienetik zazpik AEBn dute egoitza. Hauetatik batzuk teknologikoak izan ez arren, AEBKo barne merkatuaren sendotasunari esker emaitza onuragarriak izan dituzte. Ostera, Europakoak, nazioarteko merkatura zuzenduta daudenez, tentsio gehiago jasaten ari dira. Estatu Batuen eta Txinaren arteko auzi komertzialaren ondorioa du horiengan.
Munduko 1.000 enpresa nagusien artean, 299 Estatu Batuetakoak dira; 146, Japoniakoak; 79, Txinakoak; 45, Frantziakoak; 45, Erresuma Batukoak; eta 44, Alemaniakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
3.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte, Ipar Katalunian izandako sute baten ondorioz
Eskualdeko segurtasun zerbitzuek jakinarazi dutenez, gas-bonbona baten leherketak eragin du ezbeharra. Sugarrak berehala zabaldu dira, eta hiru kanpin eta kirol portu bat harrapatu dituzte.
Lurrikaretatik zortzi egunera, hondakinen artetik bizirik atera dute gizon bat Venezuelan
Gizon bat bizirik atera dute hondakin artetik Venezuelan lurrikarak gertatu eta zortzi egunera. 100 lagun inguru aritu dira lanean gau eta egun, Hernan Gil-ekin kontaktua egin zutenetik, harengana iritsi eta handik ateratzeko. Ura pasa ahal izan diote eta une oro zaindu. Hala, 72 orduko operazioak izan zezakeen amaierarik onena izan du.
Lurrikaretatik astebetara, 2.295 hildako eta 11.200 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte Venezuelan
Zazpi egun igaro diren arren, erreskate-taldeak ezin izan dira iritsi eroritako eraikin guztietara. Kasu askotan, senideak eta bizilagunak dira hondakinen artean lanean ari direnak, eta laguntza faltak eragindako haserrea zabaltzen hasi da.
Venezuelako polizia bat lurrikarak suntsitutako eraikinetatik dirua lapurtzen harrapatu duten unea
Lau polizia atxilotu dituzte astearte honetan Venezuelan, La Guairan eraitsitako eraikinen hondakinen artean "ondasun ekonomikoak" bereganatzea egotzita, bertako agintariek jakinarazi dutenez.
La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da hildakoak identifikatzeko
Erreskate-lanek aurrera jarraitzen dute Venezuelan, baina gero eta pertsona gutxiago topatzen dituzte bizirik. Ospitaleetako gorputegiek gainezka egin dute eta, besteak beste, La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da. Handik, Caracasera bidaltzen dituzte identifikatutako gorpuak.
Beste lurrikara bat izan da Venezuelan, 4,6 gradukoa
Jorge Rodriguez Venezuelako Parlamentuko presidenteak adierazi duenez, ez du kalterik eragin.
Gutxienez sei lagun hil dira Alemanian adingabeen zentro batean izandako tiroketa batean
Poliziak hainbat zauritu daudela ere jakinarazi du. Operazioan zehar hiru pertsona atxilotu dituzte; horietako bat tiroen ustezko egilea da. Agintarien arabera, tiroketa ustezko delitugilearen alabaren zaintzari buruzko liskar baten ondorioz izan da.
Venezuelako lurrikarak utzitako txikizioa, airetik ikusita
774 eraikin daude kaltetuta edo kolapsatuta, eta, horrek 12.721 familiari eragin die. Tokian nazioarteko 2.624 erreskatatzaile ari dira lanean, harrapatutakoak bilatu eta ateratzeko.
Dagoeneko 1.450 pertsona hil dira Venezuelan, lurrikaren ondorioz
Halaber, 3.150 pertsona zauritu dira, 774 eraikin daude kaltetuta edo kolapsatuta, eta, horrek, 12.721 familiari eragin die. Tokian nazioarteko 2.624 erreskatatzaile ari dira lanean, bizirik izan daitezkeen pertsonak bilatzeko.
Ordu erabakigarriak Venezuelan: bizirik egon daitezkeen pertsonen bilaketa areagotu dute
Mundu osoko salbamendu- eta erreskate-taldeek lanean jarraitzen dute, atsedenik gabe, hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonen bila.