AEBk zigor gehiagorekin mehatxatu du Iran, itun nuklearra urratuko duela eta
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) zigor gehiago ezartzearekin mehatxu egin diote Irani, 2015eko itun nuklearra urratuko duela iragarri ostean. AEBko Gobernua duela urtebete atera zen Iranen programa nuklearra mugatzeko itunetik.
"Programa nuklearraren azken handiagotzeak bakartzea eta zigorrak ekarriko dizkio Irani. Herrialdeek Irango programa nuklearra ez aberasteko irizpide tradizionala berrezarri behar dute", adierazi du Mike Pompeo AEBko Estatu idazkariak bere Twitter kontuan.
Diplomazia buruaren esanetan, "Irango erregimena munduarentzat mehatxu handiagoa litzateke baldin eta arma nuklearrak balitu".
Donald Trump presidente estatubatuarrak, ostera, tentuz ibiltzeko eskatu dio Irani. Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan azaldu duenez, Iranek ez ditu "inoiz arma nuklearrak izango".
Irango Gobernuak, bere aldetik, 2015eko akordio nuklearrak zehaztutako kopuruaren gainetik (% 3,6) uranioa aberasten hasiko dela iragarri du igande honetan. Pixkanaka-pixkanaka aterako da hitzarmenetik. Zehazki, 60 egunetik behin atzera egingo du baldin eta Europak Iran nazioarteko merkatuetan berriro sartzea bermatzeko "ekimen berriak" abiatzen ez baditu. Abbas Aragchi Irango Atzerri Gaietarako ministro ordearen esanetan, ordu gutxi barru hasiko dira % 3,67tik gora uranioa aberasten.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.