Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsiar golkoa, beroago

Hainbat dira ingurura militar gehiago bidali dituzten herriak eta gerra-ontziak igorri dituzte Erresuma Batuak edo Indiak.

Pertsiar golkoan gerra jokoan dabiltza. Petrolio-ontzi bat atzeman duela baieztatu du Iranek baina nongoa den zehaztu gabe. Teheranen arabera, itsasontzi hori gasolina-kontrabandoan ari zen. Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak,berriz, esan du bere gerra itsasontziek Irango drone bat eraitsi dutela, baina Iranek ez du bakar baten falta sumatu. Duela hiru aste, irandarrek AEBren drone bat bota zuten.

Hainbat dira ingurura militar gehiago bidali dituzten herriak. Erresuma Batuak beste gerra-ontzi bat bidali du, hirugarrena. Pertsiar golkoko petrolioaren menpekotasun handia duen Indiak ere beste gerra-ontzi bat bidali du. Eta bitartean, Saudi Arabiak eta Emirerriek iragarri dute prest daudela AEBrekin, ingurua zainduko lukeen nazioarteko taldean parte hartzeko. Halako batean, norbaitek akatsen bat egin eta galanta izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X