Bi sistema
Erresuma Batuak Hong Kong Txinaren ardurapean utzi zuenean gobernu biek sinatutako hitzarmenaren arabera, lurralde horretan sistema politikoa eta gizabanakoen askatasuna errespetatzeko konpromisoa hartu zuen Pekinek. 50 urteren buruan, 1947ra arte, Txinak ezingo zuen hori aldatu. Agintari txinatarrek pentsatu zuten, batzuek hori adierazi ere, urte asko zirela eta denbora horretan lortuko zutela Hong Kongo egitura politikoa eta gizartearen ohiturak aldatzea. Baina batez ere uste zuten bertako biztanleek ez zutela inongo eragozpenik izango Txinako sistema politikoa onartzeko, aberastasuna eta ongizatea errespetatzen bazitzaizkien.
Azken astetan kolonia britainiarrean izandako istiluek eta protesta gogorrek erakutsi dute Deng Xiaopingen oinordekoak oker zebiltzala. Txina garaikidearen aita izan zenak esaldi adierazgarri baten bidez azaldu zuen Munduarekiko, baina batez ere bere herriarekiko zuen ideologiaren sustraia: "katu zuria, katu beltza, garrantzitsuena saguak harrapa ditzala da". Eta hor oinarritu da, neurri handi batean, gaur egungo Txinaren garapena. Garrantzitsuena aurrerapena da, aberastasuna sortzea, ongizatea banatzea. Hori nola egiten dugun, edo horretarako gizartea nola antolatzen dugun ez da garrantzitsua, bigarren mailakoa baizik.
Baina Hong-Kongo herritarrek adierazi dute ongizatea ez dela nahikoa, gorputzaren beharrak asetzea derrigorrezkoa dela, baina ez duela baliorik oinarrizko eskubideak errespetatzen ez badira. Gatazka horretan inoiz baino nabarmenago azaldu da Txina eta Hong Kongo gizarteen artean dagoen alde nabarmena. Kontinentean gehiengoak uste du Txina ondo dihoala, asko aurreratu dutela azken urteetan eta ez dute apenas aldaketa beharrik aipatzen. Tiananmen urrunegi dago gehienentzat. Erresuma Batuaren kolonia izan zen uhartean, aldiz, jende asko irten da kalera gaur egun dutena, nahi baino gutxiago izan arren ere, ez dietela kenduko aldarrikatzeko.
Esan ohi da duguna ez dugula baloratzen galtzen dugun arte, edo galtzeko arriskuan ikusi arte. Mendebaldean, gure gizarteetan oinarrizko beharrak ase ditugu gehienok, estatuaren eta gizartearen babesa biztanle gehienetara iristen da, gizabanakoen eskubideak oro har errespetatzen dituztela esan genezake... Akatsak eta konpondu behar asko duten giza antolaketak dira, baina gizakion historian ezagutu ditugun elkarbizitza era onenak direla ez dago zalantzarik. Hala ere, osatuta zeuden gizarte horietan jaio diren askok eta askok uste dute berezkoak direla, betidanik halakoak izan direla eta betirako iraungo dutela. Baina historian zehar, basamortuan harea pikor batek baino pisu gutxiago dute, eta hori ez genuke sekula ahaztu behar.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.