Aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

M5Sk eta PDk koalizio gobernua osatuta, Italiako krisi politikoa baretze bidean da

Barne Ministerioa teknikari baten esku geratuko da, Luciana Lamorgesenean hain zuzen ere, eta bere ardura izango dira migrazio fenomenoaren gorabeherak.
Conte, Gobernuko kideen berri ematen. Argazkia: Efe

Hilabeteko krisi politikoaren ostean, Italiak Gobernu berria du, 5 Izar Mugimendu (M5S) antisistemak eta Alderdi Demokrata (PD) sozialdemokratak osatua, eta Giuseppe Conte buru izango duena. Ostegunean izango dira kargu hartzeak.

Gobernu berria osatzeko agindua zuen Conte lehen ministroak, eta bera izan da Ministroen Kontseiluko kideen berri eman duena.

Guztira 22 ministro egongo dira: 9 PDkoak izango dira eta 11 M5Skoak, teknikari bat eta Liberi e Uguali alderdiko beste bat. Emakumezkoak, baina, zazpi izango dira.

Ardura garrantzitsuen artean, Luigi Di Maiok (M5S) Atzerri Ministerioa hartuko du, Lorenzo Guerinik (PD) Defentsakoa, eta Roberto Gualtierik (PD) Ekonomiakoa.

Barne Ministerioa izango da teknikari bat buru izango duen bakarra. Luciana Lamorgese Milango prefet ohiak hartuko du migrazioaren eta segurtasunaren ardura, eskuin muturreko Matteo Salvini ordezkatuz.

Contek esan du Gobernua "indartu" egin dutela "etorkizunari begiratzen dion programa batekin", eta honakoa gaineratu du: "Gure energia onenak, gure eskumenak, erabiliko ditugu Italiaren eta herritarren mesedetan".

Nicola Zingarettik (PD), berriz, esan du "Italia aldatzeko unea" dela, eta Salvini geldiaraztea lortu dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X