Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ciao, Salvini

Salvinik bultzatutako politiken zati handi bat bertan behera geratuko da gobernu berriarekin. Besteak beste, atzera botako ditu Salvinik inmigrazioaren kontra sinatu zituen dekretuak.

Italiako Gobernu berria martxa jarrita, itxitzat eman dute Matteo Salviniren aroa.

Salvinik bultzatutako politiken zati handi bat bertan behera geratuko da gobernu berriarekin. Besteak beste, atzera botako ditu Salvinik, barne ministro zela, inmigrazioaren kontra sinatu zituen dekretuak.

Horrek ez du esan nahi Italiak etorkin ateak irekiko dizkienik, baina ez ditu jazarriko itsasoan migranteak erreskatatzen ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Salvinik egiten zuen bezala.

Gobernu berriak, bestalde, konpondu egingo du Bruselarekin zuen zubia, aurrez Salvinik hautsi zuena. Litekeena da baita ere, egoera berriak behartuta, Bost Izarren Mugimendua ideologikoki argitzea. Orain arte beti esan du ez dela “Ez ezkerrekoa ezta eskuinekoa ere”, baina horrek gauza arraroak egitera eraman zuen, adibidez, Europako Parlamentuan Nigel Farage britainiarrarekin talde parlamentarioa partekatzera. Orain esan dute Berdeen taldean sartzea eskatuko dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X