Ultraeskuinari galga Austrian
Ultraeskuinak Austrian izan du botere gehien eta denborarik luzeenean. Ia badira 20 urte ultraeskuineko Askatasunaren Alderdia lehen aldiz koalizio gobernu batean sartu zenetik. Alderdi Popular kontserbadorearekin izan zen. Geroztik, beste bi aldiz egon da koalizioan, alderdi berarekin. Inoiz ez da izan alderdirik bozkatuena. Baina beti egon da % 5aren inguruan. Hauteskunde hauetan, aldiz, sekulako jipoia jaso du, nahiz eta oraindik badituen botoen % 16. Eta horiek, ez dira boto gutxi!
Nork irabazi duen? Ba Alderdi Popularrak. Berak jaso ditu Askatasunaren Alderdiari ihes egin dioten boto-emaileen botoak. Sebastian Kurzek, alderdiko lider gazteak, jarraituko du kantziler izaten. Berdeek, bestetik, botoen % 14 eskuratu dute, emaitzak laukoiztuta. Horrek erakusten du ingurumenarekin lotutako gaiek gero eta ardura handiagoa eragiten dutela Europako erdialde eta iparraldean.
Aldiz, Alderdi Sozialdemokratak behera eta behera jarraitzen du. % 21eko langa justu-justu gainditu du. Eta hori azken 60 urteko emaitzarik txarrena da.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz