Txinaren bi aurpegiak
Txinako presidentea Xi Jinping gaur egungo Mao bihurtu da. Maok duela 70 urte Txinako Errepublika aldarrikatu zuen leku berean eman zuen atzo hitzaldia. Desfilean, Xi Jinpingen argazki handiak erakutsi zituzten, Kultura Iraultzan Maorenak erakusten zituzten bezala. Xik bere buruaren gurtza ezarri du, ez Maoren parekoa, baina gero eta antza handiagoa du. Maoren ondoren ez du inoiz inork, Xik gaur egun duen adina botere izan. Atzoko ospakizuna Txina Modernoaren botere militarraren erakustaldia izan zen. Misil supersonikoak, eta teknologia berriena duten hegazkinak.
Baina, hala ere, Pekindik 2.000 kilometrotara gertatzen ari zenak, ziurrena, gero eta kezkatuago du Xi. Milaka manifestari irten zen Hong Kongo kaletara Txina komunistaren aurka protesta egitera. Demokraziaren alde Hong Kongen hasi ziren manifestazioak, Txinarekiko independentzia aldarrikapen bihurtu dira. Xik onartu ezin duen zerbait da, baina ezin du misil supersonikoen bidez konpondu.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz