Adostasun harrigarria
Krisiak, eta, batez ere, krisialdiari emandako erantzunek atsekabea eta haserrea zabaldu dituzte herritarren artean. Kritikak ugaritu eta gogortu egin dira, hauteskundeetan aldekoari edo gure irizpideetatik gertuen dagoenari botoa eman beharrean, "betikoei" min egingo dietenak aukeratzen ditugu. Jendeak behin eta berriz erakutsi nahi du gogait eginda dagoela eta sare-sozialak deitutakoetan gorrotoaren pozoiak guztia kutsatu du.
Ez dago barkamenik, laudorioak eta goraipamenak oso garesti daude. Gaitzespenak eta irainak bihurtu dira iritzi tresna. Giro nahasi eta ilun honetan, urteurren adierazgarriz betetako urtean, urtemuga bat oharkabean ospatu dute gutxi batzuek, ia ezkutuan. Aurten, 70 urte bete ditu Europako Kontseiluak. Erakunde hau Bigarren Mundu Gerrak eragindako sarraski beldurgarriaren ondoren sortu zen, batez ere, horrelakorik gehiago gerta ez zedin. Giza eskubideak eta demokrazia aldarrikatu eta babestea ditu helburu nagusi, eta, gaur egun, Europako herrialde guztiak elkartekide dira, Bielorrusia eta Vatikanoa kenduta, ez dituztelako oinarrizko baldintzak betetzen.
Jende askok ez daki zer den erakunde hau, askok eta askok uste du Europar Batasunaren atala edo azpierakundea dela. Baina guztiogan, gehiengoarengan, behinik behin, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegia entzuteak, bere epaiek eta erabakiek begirunea eta jakinmina sortarazten dizkigute. Auzitegi honek, erakundearen helburuetan oinarrituta, gizabanakoen eskubideak eta askatasuna babestea du helburu. Pertsonek, herritarrek estatuaren aurka egindako salaketak aztertzen ditu, eta estatuak derrigortuta daude han deliberatutakoa onartzeko.
Gurean zuzeneko eragina izan dute Estrasburgon onartutako epaiek, politikagintzan, espetxe politikan eta gizarte kontuetan. Sententzia batzuek poza eta lasaitasuna eragin dizkigute, harridura eta ondoeza beste zenbaitek, baina hemen eta Europako herrialde eta lurralde guztietan Estrasburgon erabakitakoa da azken hitza, ez dago zalantzarik, betebeharra dago … Ardatz, eredu eta irizpide falta nagusi den sasoi hauetan, Giza Eskubideen Auzitegiak gehienok ados jarri gaitu, itsasargi eta iparrorratz bihurtu zaigu. Eta garai ilun hauetan argia nonbaiten antzematea, urruti bada ere, itxaropenari irikitako ate bakarrenetakoa bihurtu zaigu.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.