Moral bultzada Alderdi Demokratarentzat
Estatu Batuetan, presidentea aukeratzeko hauteskundetarako urte beteren faltan, Alderdi demokratak moral bultzada jaso du asteartean bi hauteskunderen emaitzatatik. Kentuckyko gobernadorea eta Virginiako parlamentua aukeratu behar zituzten, eta bi estatuetan demokratek irabazi eta Trumpen hautagaiek galdu dute.
Oraindik asko falta da hauteskundeetarako, Alderdi Demokratak ez du oraindik hautagairik ere, baina han honez gero dena lupaz aztertzen ari dira. Eta egia esan asteartetik ondorio batzuk atera daitezke. Kentuckyn Trumpek Hillary Clintoni ia hogeita hamar puntuko aldea atera zion duela hiru urte, baina orain,
Trumpen babesa zuen hautagai errepublikanoak galdu egin du. Are esanguratsuagoa da ordea Virginiakoa. Orain hamar urte estatu hau errepublikanoen gotorleku sendoa zen, baina joera aldatzen joan da eta demokraten lerratura dago.
Presidentea aukeratzeko hauteskundeetan garrantzia duen estatua da. 2.008an, Virginian, boto zenbaketaren hasieran Obamak lortu zuen garaipenak erakutsi zuen Etxe Zuria eskura zezakeela. Seguru, Virginiakoak Trump oso kezkatuta utzi duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz