Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump gero eta larriago

Lekukoen arabera, Trumpek Ukrainako gobernua estutu zuen, Joe Biden politiko demokrataren semearen, Hunter Bidenen enpresa baten aurka ikerketa ireki zezan ustelkeriagatik.

Trumpen impeachmentari buruzko adierazpen irekiak gauza bat argi ari dira uzten. Urtebete barru, Trumpen alde botoa eman nahiko dutenek eskubide osoa izango dute, nola ez bada! Eta beraien botoa hautagai demokrataren alde emango dutenena bezain zilegia izango da, oraindik nor izango den ez badakigu ere.

Hori bai, Trumpen alde botoa emango dutenek jakingo dute gezurti eta manipulatzaile bati ematen ari zaizkiola botoa. Oraindik ezin dugu kriminala denik esan, ikerketa batzordean entzuten ari garenak ez baitu frogatu Trumpek delitu egin zuenik.

Orain arte entzundako lekukotasun guztien arabera Trumpek, bere abokatu Giulianiren bitartez Ukrainako gobernua estutu zuen, Joe Biden politiko demokrataren semearen, Hunter Bidenen enpresa baten aurka ikerketa ireki zezan ustelkeriagatik.

Helburua argia da: semearen izena zikinduz aitarena ere zikintzea. Atzo Gordon Sondlandek, Estatu Batuek Europar Batasunean duten enbaxadoreak esan zuenak ez du zalantza izpirik utzi; Trumpek antolatu zuen konspirazioa, eta hori, Estatu Batuetako sistema politikoan, delitu izatetik oso oso gertu dago.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X