Konfiantzaren arriskua
Munduko edozein lekutan jendeari galdetuko bagenio zein iruditzen zaien sistema politiko egokiena, gehiengoak, ia guztiek demokrazia dela erantzungo lukete. Gure inguruan asko dira uste dutenak oinarrizko giza eskubideak errespetatu, ordezkariak botoen bidez aukeratu eta elkarbizitza orekatu samarra izatea direla normaltasunaren ezaugarri arruntenak, baina gaur egun demokrazia deitzen dugun hori gutxiengo bati onartzen zaion eskubidea da. Gizakion historian oso leku gutxitan, eta beti era mugatuan izan dute demokraziaren pareko zerbait.
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren munduko 20 herrialdetan bakarrik zeukaten sistema hori, eta 2000. urtean, 60 besterik ez ziren. Akats, oker eta hutsune handiak izan arren, azken 70 urtetan Europan garatu dugun sistema da gizakiak asmatu duen onena eta zuzenena, adierazpen eta aukera askatasuna, zerbitzu publiko egoki samarrak eta erabakiak hartzeko askatasuna direlako gizarte orekatuen ezinbesteko oinarriak. Baina dirudienez sistema horrek ez du toki guztietan balio.
Nature Human Behaviour izeneko zientzia aldizkariak argitaratu duen ikerketak dio demokrazia errotzeko aurrez gizarte horretan balio kultural egokiak ezinbestekoak direla, batez ere irekitasuna eta tolerantzia. Erakunde demokratikoak izatea ez litzateke nahikoa izango demokrazia garatzeko eta azken urtetako adibide nagusia Irak omen da. 2003n Ameriketako Estatu Batuek eta aliatuek Sadam Hussein bota ondoren erakunde demokratikoak martxan jarri zituzten, hauteskundeak egin eta herritarrek euren ordezkariak aukeratu, baina Iraken ez dago gaur egun demokraziaren arrastorik.
Ikerketa lanak, dena den, ez du garbi uzten zein den eragilea eta zein emaitza. Demokrazia aurreko balioak ezinbestekoak ei dira, baina aitortzen du jarduera demokratikoak balio eta joera batzuk sortu eta suspertzen dituela. Giza egitasmo orok akatsak ditu, guztiak inperfektuak dira, baina guztietan bitartekoak eta bidea, helburua baino garrantzitsuagoak dira.
Demokraziari buruz Ameriketako Estatu Batuetan egindako azterketa horretan esaten digute sistemaren ezaugarri nagusiak ahulak direla eta azken urtetan nagusitzen ari diren joera politikoek arriskuan jar lezaketela, zenbait lekutan hasi dela atzerakako bidea. Eta garrantzitsuena, ezer ez digutela doan emango, zerbait eskuratu eta ondoren eutsi ahal izateko, lana eta ahalegina ezinbestekoak direla, batzuetan gure inguruan antolatutakoa jainko eskuzabalen oparia dela pentsatzen badugu ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.