Afganistan, irabazi ezin den gerra
Bush, Obama eta Trump presidenteek Afganistango gerrari buruz etengabe gezurra esan dutela frogatzen duen txosten multzoa argitaratu du The Washington Post egunkariak. Hirurek azaldu zuten gerra zintzoa zela, terroristekin bukatu eta Afganistanera demokrazia eramateko helburua zuena. Eta, gainera, gerra irabaz zezaketela. Txosten horiek frogatu dute buruzagi politiko eta militar askok bazekitela Washington Afganistanen gobernu ustelak babesten ari zela eta gerra ezin zutela irabazi; asko jota, talibanek Afganistan osoa mendean ez hartzea lor zezaketen.
Gaur egun talibanek Afganistan gehiena dute kontrolpean eta gobernuak hiriburua eta beste zenbait hiri baino ez. Aipatutako hiru presidenteetatik ardurarik handiena Bushena da. Berak hasi zuen gerra 2.001ean, Dorre Bikien aurkako atentatuaren mendekuz. Obamak asko gutxitu zuen soldadu kopurua Afganistanen, baina hala agindu bazuen ere ez zuen denak ateratzea lortu. Trump talibanekin negoziatzen aritu da eta akordioak sinatzear egon da, baina azkeneko unean atzera egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz