Gertatu gabeak
Amaitzear dugun urtean, gogoangarri izan gabe oroitzapenen kutxan sartzea merezi duten gertakizunen zerrenda egingo bagenu nagusietan ados jarriko ginateke seguruenera. Baina iragana aztertzerakoan, batzuetan merezi du gertatutakoen beste aldea ikusteko ahalegina egitea. Ukronia, jazotakoaren baldintzak aldatuta eraiki daiteken hipotesia ez da ariketa egokia izaten, gehienetan melankoliara bultzatzen gaituelako, galdutako aukeren tristurara, baina zenbaitetan gertatu ez diren horien zergatia erakusten digu.
Ingurumena, klima aldaketa izan dugu ia egunero hizpide eta kezka iturri. Munduko boteretsuenak elkartu dira, etorkizuna erabat baldintzatuko duen arazoaz hitz egiteko. Egoeraren larritasuna aitortu arren, inork ez du onartu urtetako jarduerak ekarri gaituela honaino, buru politiko bakarra ez da ausartu bere herritarrei eta boto emaileei, egindakoa ordaindu beharra dagoela adierazi eta eskatzen, guztiek erabakiak eta konpromisoak atzeratu dituzte gogorregia delako errealitateari aurre egitea, orain artekoa amaitu dela aldarrikatzea.
Mundu guztiko kaleak emakumez bete dira azken hilabetetan, berdintasuna, parekotasuna, eskubideak eta benetako aukerak eskatzeko. Hitzetan eta mezuetan ados gaude guztiok, baina zer eta nola egin finkatzerakoan bat etortzea ezinezkoa zaigu. Aurreiritzi sakonak, eredu ezak eta ausardia faltak galarazten digute, ez horrenbeste zerbait egitea, eraginkorra izango den bidea finkatzea baizik. Irizpide ezberdintasunak, auzi honetan paralisia dakar, eta berriro ere ezin izan dugu errebindikazioen muga gainditu.
Europar Batasuna hautsi egin da Abenduaren 12an. Britainiarrek 2016ko referendumean erabakitakoa berretsi dute. Erresuma Batuan lehia irabazi dutenek gezurra erabili dute inongo lotsarik gabe euren helburuak lortzeko, ondoren adierazitakoa sekula ez dela beteko egiaztatu arren ez dute zuzenketarik egin, eta herritar gehienek ontzat eman dute portaera hori. Europatik inor ez da ausartu esatera, 1973an Elkartera bildu zirenetik politiko britainiarren jokaera Europar Batasunarekiko lotsagarria eta onartezina izan dela, Bruselari leporatu diotelako gaitz guztien erantzukizuna, eta orain gertatu dena, historia triste eta harrigarriaren ezinbesteko ondorio dela. Bakea emango digute, baina aurretik, bitartean eta ondoren adarra behin eta berriz jo ondoren.
Estatu Batuetan “izendaezinak” bere bide harrigarriari eutsi dio,baina itxuraz gero eta estatubatuar gehiagoren oniritziaz. Orain dela urte batzuk pentsaezina litzateke horrelako pertsona Munduko boteretsuena izan zitekeela, baina ezin dugu ahaztu herritarrek aukeratu dutela. Hemen ere ukronia erabili genezake, baina zoritxarrez beste baten bat bere lekuan izanda, ez dirudi mundua oso ezberdina izango zenik.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.