Indonesia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 28 lagun hil dira autobus istripu batean, Indonesian

Ibilgailua bihurgune batean errepidetik irten eta amildegi batetik behera erori da, Sumatran. Autobusa Lematang ibaian hondoratu da.
Bidaiarien datu zehatzak ez izateak erreskate eta identifikazio lanak zaildu ditu. Argazkia: EFE

Gutxienez 28 pertsona hil dira gaur Sumatran, Indonesiako uharte handienean, autobus istripu batean.

Autobusa Pagar Alam barrutiko Perahu Dipo herriko errepide batean zela, bihurgune itxi batean, luizi bat gertatu da, eta ondorioz, amildegian behera erori da. Ibilgailua Lematang ibaian hondoratu da.

Azken informazioek diotenez, 39 bidaiari zihoazen autobusean istripua gertatu den unean. Hala ere, herrialde horretako gobernuburuen arabera, zenbait pertsona legez kanpo bidaiatzen ari ziren, eta hortaz, bidaiari kopurua handiagoa dela uste dute.

Pagar Alam barrutiko Poliziak Kompas tokiko egunkariari adierazi dionez, bidaiari batzuk arauz kontra bidaiatzeak, erreskate eta identifikazio lanak zaildu ditu, bidaiarien inguruko datu zehatzak falta baitira.     

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X