Dagoeneko 1.770 pertsona hil dira Txinan koronabirusaren eraginez
Txinako Osasun Batzordeak astelehen honetan jakitera eman duenez, dagoeneko 1.770 pertsona hil dira herrialdean COVID-19 izenaz ezagutzen den koronabirus berriaren agerraldiaren eraginez. Halaber, 70.548 kutsatu zenbatu dituzte guztira.
Datu horien arabera, 105 heriotza izan dira igandetik astelehenera bitartean, horietako 100 Hubei probintzian. Koronabirusa Wuhan hirian atzeman zuten lehen aldiz, eta urtarrilaren 23tik berrogeialdian dago.
Orain arte zenbatu dituzten heriotza gehienak Txinan jazo dira, eta soilik bost izan dira Asiako herrialde horretatik kanpo: Taiwanen, Japonian, Frantzian, Filipinetan eta Hong Kongen. Halaber, nazioarteko 30 bat herrialdetan "Wuhango pneumonia" kasuak atzeman dituzten arren, Txinan bizi dira kutsatu gehienak (% 99).
Koronabirus berriaren sintomak hotzeria baten sintomen antzekoak dira kasu askotan, baina gaixo batzuek sukarra, nekea, eztula edota arnasa hartzeko zailtasuna ere izan ditzakete.
Munduko ekonomiaren hazkundea % 0,1 edo % 0,2 jaits liteke
Bestalde, Kristalina Georgieva Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariak adierazi duenez, aurten munduko ekonomiaren hazkundea % 3,3koa izatea aurreikusi badute ere, baliteke aurreikuspen hori % 0,1 eta % 0,2 artean jaistea koronabirusaren agerraldiaren ondorioz, horren eragina ezagutzeko oraindik goiz izan arren.
"Gure aurreikuspena % 3,3koa da, baina agian % 0,1 edo 0,2ko beherakada egon liteke", esan du Georgievak, Dubain, Emakumeen Foro Globalean, egindako agerraldian.
NDFko zuzendariak ziurtatu duenez, Wuhango koronabirusa (COVID-19) garaituz gero, munduko ekonomiaren hazkundean bat-bateko beherakada orokorra egon arren, "susperraldi azkarra" egon daiteke.
Dena dela, koronabirusaren eragin zehatza zein izango den jakiteko oraindik goiz dela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.