AEBn immigrazioa eteteko neurriak egoiliar baimenei eragingo diela argitu du Trumpek
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak asteartean argitu duenez, immigrazioa behin-behinean eteteko neurria herrialdean bizileku iraunkorra lortu nahi duten pertsonei soilik aplikatuko zaie, alegia, green card izenarekin ezagutzen den txartela eskuratu nahi dutenei. Oraingoz, baimen horien tramitazioa 60 egunez etenda egongo da, eta ez die eragingo aldi baterako herrialdean sartzen diren langileei.
Hala, agindua dagoeneko idazten ari direla eta "ziurrenik" bihar bertan sinatuko duela adierazi du AEBko presidenteak. Zehazki, 60 egunez luzatuko da baimen horien tramitazioa eteteko agindua, eta, ezarritako epea amaitutakoan, herrialdearen egoera aztertuko du erabaki bat hartu aurretik.
Koronabirusa immigrazioa murrizteko aitzakia gisa erabiltzen ari ote den galdetuta, ezetz erantzun du Trumpek. "Ez", esan du, eta erabaki horrekin langabezian geratu diren estatubatuarrak babestu nahi dituela ziurtatu du.
Astelehenean, neurria iragartzeko Twitter bidez zabaldu zuen mezuan, arrazoi bera eman zuen Trumpek. Hain zuzen ere, erabaki hori "bikainak" diren AEBko herritarren "lanpostuak babesteko" hartu duela ziurtatu zuen. Testuinguru horretan, neurri horrek AEBko ekonomian izango dituen ondorioak nabarmendu ditu agintariak, eta "langile estatubatuarrak babestuko ditu", gaineratu du.
Dena dela, urte amaierarako aurreikusita dauden hauteskundeetarako kanpainan immigrazioa "aldi baterako" bertan behera uztearen aldeko adierazpenak egin ditu Trumpek, baita horren hautagaitzaren aldekoek ere. 2016ko hauteskunde-kanpainan, immigrazioaren aurkako adierazpenak erdigunean kokatu zituen agintari estatubatuarrak.
Gainera, koronabirusak eragindako pandemiaren lehen unetik, herrialdea isolatzea helburu duten hainbat neurri hartu ditu, hala nola Txinan egon diren atzerritar guztiei AEBrako sarrera debekatzea edo Europatik herrialderako hegaldi guztiak bertan behera uztea.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.