45 migratzaile hil dira Libiako uretan urteko naufragio handienean
45 migratzaile eta asilo eskatzaile itota hil dira Mediterraneo erdialdeko uretan, Libiako hondartzetatik Europako kostaldera iristen saiatzen ari zirela. Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak (OIM) jakitera eman duenez, aurten herrialde horretan izandako naufragiorik handiena da.
Astelehenean arrantzontzi batek erreskatatzea lortu zituen beste 37 pertsona atxilotu eta milizia armatuek kudeatutako atxilotze zentroetara eraman dituzte. Nazioarteko hainbat erakunderen arabera, zentro horiek trafikatzaileen mafiekin harremanak dituzte, eta ez dituzte errespetatzen Europako komunitateak eskatutako segurtasun eta higiene-baldintzak.
Antza denez, ontziaren motorra lehertu zen astelehenean, gomazko baltsa prekario bat, eta bertan hainbat adingabe hil ziren.
Ohar baten bidez, OIMk eta Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Agentziak (ACNUR) "estatuek Mediterraneoko egoerari buruz duten ikuspegia berrikusteko" eskatu zuten. Testuan adierazten dutenez, egungo bilaketa eta erreskate lanak indartzea ezinbestekoa da sorospen deiei erantzun ahal izateko”.
Bi erakundeek salatu dute hutsune bat dagoela oraindik "Europar Batasunak (EB) zuzendutako bilaketa- eta errreskate-programa espezifiko" bati dagokionez. Gainera, berehalako neurririk hartu ezean, antzeko beste hondamendi bat gertatzeko arrisku handia dagoela ohartarazi dute.
Argudio horren harira, bi erakundeek erantzun azkarra eskatzen diete estatuei, eta erreskatatutako pertsonentzako portu segurua eskaintzea. Gainera, atzerapenek eta asistentzia faltak "saihestu ahal izango ziren bizitzak arriskuan jartzen” dituztela azpimarratu dute.
Erakundeek helarazitako datu ofizialen arabera, gutxienez 302 migratzaile eta errefuxiatu hil dira Mediterraneo erdialdeko ibilbidean aurten.
Migrante Desagertuen Proiektuak, OIMari eta ACNURi lotutakoak, ohartarazten du oso litekeena dela kopuru erreala askoz handiagoa izatea, astero Libiako "ontzi fantasma" ugari ateratzen baitira, inolako erregistrorik izan gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek errefusatu egin du AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esan dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.