FRANTZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu dituzte Parisen, "Charlie Hebdo"ren antzinako egoitzatik gertu

Hasiera batean zauritutakoak lau zirela zabaldu bada ere, bi dira. Poliziak bi pertsona atxilotu ditu, ustezko erasotzailea eta laguntzaile bat.
Erasoa gertatu den ingurua, "Charlie Hebdo" astekariaren antzinako egoitza zegoen tokia
Erasoa gertatu den ingurua, "Charlie Hebdo"ren antzinako egoitza zegoen tokia. Argazkia: AFP

Bi pertsona larri zauritu dituzte gaur Parisen, labanaz egindako eraso batean, Frantziako hedabideek jakinarazi dutenez. Erasoa Charlie Hebdo astekariaren antzinako egoitzaren aurrean jazo da.

Poliziak ustezko erasotzailea eta bere laguntzailea atxilotu ditu, eta galdekatzen ari dira jada. Atxiloketak Bastillan egin dituzte, erasoa gertatu den lekutik gertu.

Zaurituak larri daude, baina horien bizia ez dago arriskuan, EFE albiste agentziari Poliziak zehaztu dionez. Hasiera batean erasotzaileak bi eta zauritutakoak lau zirela zabaldu bada ere, Poliziak lehen informazioa zuzendu, eta argitu du erasotzaile bakarra, laguntzaile bat eta zauritakoak bi direla.

Frantziako Fiskaltza eraso terrorista moduan ari da ikertzen gertatutakoa.

Erasoaren ondotik inguruko eskola, haurreskola eta adinekoen zentroak itxi dituzte. Handik gutxira, gainera, itxitako eremua handitu behar izan dute pakete susmagarri bat topatu dutelako. Frantziako egunkariek gerora jakinarazi dutenez, paketeak ez zuen lehergailurik barruan.

2015eko urtarrilaren 7an izan zen Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentatu terrorista. 12 pertsona hil zituzten, aldizkariak Mahomaren karikaturak argitaratu eta gutxira. Hain justu, duela gutxi hasi da atentatuaren inguruko epaiketa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X