Eskolak eta funtsezkoak ez diren jarduerak itxi dituzte Alemanian, urtarrilera arte
Alemaniako Gobernuak eta estatu federatuek asteazkenetik aurrera herrialde osoan "konfinamendu gogorra" ezartzea adostu dute koronabirusaren pandemiari aurre egiteko.
Angela Merkel kantzilerrak eta 16 estatu federatuetako buruek bilera telematiko batean adostu dute azarotik hartutako neurri murriztaileak gogortzeko pausoa ematea.
Abenduaren 16tik aurrera funtsezko jarduerak baino ezingo dira zabalik egon. Eskolek ere ateak itxiko dituzte, beranduenen asteazkenetik aurrera, eta hiru aste eta erdiz luzatuko dituzte Gabonetako oporrak, urtarrilaren 10era arte, eta ez 4ra arte, aurreikusita zegoen bezala.
Bilerak, baita Gabonetakoak ere, bi etxebizitzatako bost pertsonara mugatuko dira (14 urtetik beherakoak kontuan hartu gabe). Gainera, telelana gomendatu dute eta bidaiatzeko debekua mantendu dute.
Olaf Scholz Finantza ministroak iragarri duenez, laster ekonomiari laguntzeko neurri gehigarriak onartuko dira, aurreko murrizketekin batera hartutakoen antzekoak.
Azken 24 orduetan 20.200 kutsatu berri atzeman dira Alemanian eta 321 hildako izan dira, Robert Koch Institutuaren datuen arabera.
Azken zazpiegunetan 140.383 kasu berri izan dira Alemanian, eta metatutako intzidentzia 100.000 biztanleko 169,1koa da.
Guztira, 1.320.716 kutsatu zenbatu ditu Alemanian (biztanleen % 1,5etik gora), eta horietako 21.787 hil dira. Institutuaren arabera, osatutako pertsonen kopurua 967.900 da, eta momentu honetan 330.000 bat daude kutsatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Seguro sozialistak irabazi du Portugalen, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen % 65,77 lortuta
Ventura ultraeskuindarrak, berriz, botoen % 34,13 lortuko lituzke, botoen % 98 zenbatuta. Herri batzuek hauteskundeak astebete atzeratzea erabaki dute, otsailaren 15era arte, herrialdeak azken bi asteetan jasan dituen denboraleen ondorioz.
Irango auzitegi batek zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Mohammadi Bakearen Nobel saridunari
Starmerren aholkulari nagusiak dimisioa eman du Epsteinen artxiboen eskandaluagatik
Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen. Gure alderdiari, gure herrialdeari eta politikarekiko konfiantzari kalte egin die Mandelsonek", gaineratu du.
Takaichik irabazi ditu hauteskundeak Japonian, eta gehiengoa handitu du
Hauteslekuak itxi osteko lehen kalkuluek 274 eta 328 eserleku artean eman dizkiote lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoari, gehiengo absolutua aise gaindituta.
Hauteskunde aurreratuak Japonian, azken urteetako elurte handienaren erdian
Sanae Takaichi lehen ministroak bozak aurreratzea erabaki zuen, Parlamentuan dituen babesak handitzeko asmoz. Inkesten arabera, helburua lortuko du, baina ez dira ohiko hauteskundeak izango, elurraren eraginez ordutegia aldatu behar izan baitute hautesleku batzuetan.
Istiluak izan dira polizien eta manifestarien artean Milanen, Olinpiar Jokoen aurkako protesta jendetsu batean
Poliziak ur-kanoiak eta negar-gasa erabili ditu manifestarien aurka, protestari batzuek agenteei suziriak, bengalak eta bestelako objektuak jaurti ostean. Milaka lagun bildu dira protestetan, Neguko Olinpiar Jokoak hasi eta biharamunean.
Hautagai sozialista faborito dela egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia Portugalen igande honetan
Inkesten arabera, Antonio Jose Seguro sozialistak botoen % 67 jasoko ditu, eta Andre Ventura ultraeskuindarrak, berriz, % 32. Ekaitzak Portugalen eragindako hondamendi betean egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia.
Trumpek % 25eko muga-zerga ezarri die Irango ondasunak erosten dituzten herrialdeei
Programa nuklearraren inguruan AEB eta Iran zeharka egiten ari diren negoziazioen ostean etorri da erabakia. Asiako herrialdeak adierazi du "hasiera ona" izan direla elkarrizketak.
Islamabadeko xiiten gurtza leku batean izandako atentatu suizida batek dozenaka hildako eta zauritu utzi ditu
Pakistango Defentsa ministroak jakinarazi duenez, bertan zeuden segurtasun zaindariek aurre egin diote erasotzaileari, baina "tiro eginez eta immolatuz erantzun du". Pakistango agintariek Afganistango talibanei eta Indiari egotzi diete erasoa.
Txinak adierazi du ez duela negoziazio nuklearretan parte hartuko, START III ituna iraungi ostean
Asiako erraldoiak dio bere gaitasun nuklearrak ez daudela Estatu Batuen edo Errusiaren parean. Etxe Zuriak salatu du Txinak nabarmen handitu duela bere ahalmen nuklearra.