Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBren eta Errusiaren arteko tentsioa areagotuz doa

Felipe Etxebarriak hizpide hartu du Ukrainaren eta Errusiaren arteko krisia, eta horrek Europar Batasunean dituen ondorioak.

"Errusiak 150.000 soldadu bildu ditu Ukrainako mugara eta anexionatutako Krimeako penintsulara", hala azaldu du Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkariak. Ukrainako mugan Errusiak burutu duen kontzentrazio militar masiboena da. 

Europar Batasuneko atzerri ministroak bideokonferentziaz Europa eta Errusiaren arteko harreman orokorrak ari dira aztertzen. Mahi gainean dute Errepublika Txekiarrak hartu berri duen erabakia 18 diplomazilari errusiar kanporatzeko, espioitza egitea leporatuta. Moskuk probokaziotzat jo du erabakia eta aldi berean diplomazialari txekiar kanporatu ditu. 

Alexei Navalni preso dagoen oposizio buruaren osasun egoera larritu dela eta, kexkak sortzen ditu. Gaur presoentzako ospitalera bidali dute. EBk Errusiako agintariei leporatu die gerta dakiokenaren erantzukizuna.  

Dena dela, EBk ez du oraingoz Errusiari zigor gehiago jartzeko asmorik. Baina aurrerantzean gauzak gehiago okertzen badira, ez ditu baztertzen. 

Ukraina beldur da, Errusia aitzakiaren bat bilatzen ez ote dabilen eraso egiteko. Volodymyr Zelensky presidenteak NATO eta EBri eskatu eskatu die atxikitze prozesua azkartzeko. Baina Europak ez ditu lotu nahi prozesu hauek oraingo egoera honekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X